Puigmal

Alberto Ibiltarixanak | 2012-07-06 00:03

Puigcerdatik atera eta Queixans herrira abiatu gara errepidez. Handik aurrera aldapan gora ibili gara gailurrera iritsi arte. Lehen atsedena: Pla de las Forcas. Ura edan eta zertxobait jateko unea. Muga pasatu eta zelaietatik zehar beti gorantza Pla de Salinasera arte.

Handik aurrera, pista jarraituz, Pas de Lladresera iritsi arte. Han bizikletak utzi eta oinez abiatu aurretik ogitartekoa jan eta azken tragoak edan ditugu. Gailurrera iristeko 40 minutu behar izan ditugu, baina indartsu iritsi gara ia 3000 metro dituen Puigmal mendira. Aspaldiko ametsa bete dut eta pozik. Gailurrean ez du berorik egiten eta eraman ditugun arropak jantzi, argazkiak atera eta beherantza ekin diogu.

Bizikletak hartu eta jaitsiera luzea dugu aurretik. Pla de Salinasera lehen egindako bidetik eta gero pistaz jaitsi gara Palau de Cerdanya herrira. Handik errepidez Osseja eta Pugcerda lotu ditugu.

Guztira 67 Km.ko ibilbidea eta kanpinera iristean bainu ederra hartu dugu piszinan eta garagardo parea edan afal aurretik.


Utzi iruzkina: