Capcir
Frantziara pasa gara autoz eta haran ikusgarria aukeratu dugu gaur: Capcir. Aspalditik nuen hona etortzeko gogoa eta, azkenean, gaur iritsi gara. Inguru horretan eski-estazio asko dago eta iraupen eskia egiteko pista aproposak dauzkate: Font Romeu, Les Angles, Pirenes 2000...
Les Molines herrian utzi ditugu autoak eta handik abiatu gara. Ibilbidea GPSra jaitsita genuen eta errazagoa egin zaigu, gaur ez baitugu Martíren laguntzarik, atzo herira itzuli zelako San Joan bezpera ospatzera. Catalunyan oso garrantzitsua da udararen sarrerako egun hori eta festak izaten dira nonnahi.
Gaurko ibilbidea leunagoa izan da eta asko gozatu dugu paraje zoragarriekin. Oraindik mendiek elur mantxak dauzkate eta errekek ur asko daramate behera. Font Romeu eski estazioa igaro ondoren, Estany de Pradella eta Estany Negre inguruak zeharkatu ditugu. Azkenean, egunero bezala, jaitsiera luzearen ondoren, amaitu dugu 65 Km. egin ondoren.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: