Stockholm
Stockholm edo Estokolmo urez inguratuta dagoen hiria
da. Fiordoak, aintzirak eta kanalak alde batetik eta itsaso Baltikoa bestetik. Horregatik irlaz ostutako hiria da eta batetik bestera
pasatzeko zubi piloa daude, 57-edo.
Kalean jende asko dabil, batez ere
udaran, egun luzeak eta eguzkiaren beroa aprobetxatuz. Gamla Stan
aldera joan orduko masajeak eskaintzen dituzte kalean eta Pakek ez du
aukera galdu bere bizkarrak eskertuko diolakoan. Ez dakit zer egin
dion, baina bera on egin diola dirudi eta ez da gutxi.
Hiriko
kale estuenetik ere pasa gara. Gauez kaleak laster hutsik.
Hamaiketarako tabernak itxi dituzte eta mesede ederra guretzat. Garagardo bat hartu eta ohera.
Hurrengo egunean eraikinak ikusten eta
kaleetan ibili gara. Udaletxea ederra da eta Nobel museoa ere
ikusi dugu kanpotik.
Nobel saridunak aukeratzen dituzten akademikoek sartzeko erabiltzen duten atea jo dugu ea noizbait gure txanda tokatzen den-edo.
Pakek akaso sukaldaritzako nobela jasoko du.
Kaleak garbiak daude oso eta etxeetako
obren zaborrak oso kurioso jasotzen dituzte. Agian atez atekoari
beste hau erantsi beharko genioke. Nolanahi ere itxura garbia ematen
diote hiriari nahiz eta obretan jardun. Zabor poltsak originalak
dira behintzat. Bizikletak ere oso originalak ikusi ditugu, batez ere koloreak. Modan jarriko al dira?
De Stockholm |
Iruzkinak
Utzi iruzkina: