Kategoria: bazterrak
Ostirala, azken eguna hemendik zehar ibiltzeko, bihar etxerako bidea hartuko dugu-eta. Gaur mendebaldera goaz, Roskildefjord zeharkatuz Selandiako lurmuturrera. Frederikssund aldera abiatu gara errepide nagusitik hasieran, eta 3. mailakoak jarraituz gero. Kostaldea turistikoa da eta hango jendeak bigarren etxebizitzak dauzka fiordoan zehar. Daniarrak belauntzietan ibiltzen dira zonalde honetan. Fiordoaren alde batetik bestera pasatzeko zubia zeharkatu behar dugu, baina zubia jaso egiten da belauntziak pasatzeko. Fiordoaren beste aldean portu txiki bat aurkitu dugu eta han egin dugu geldia...
Gaurko eguraldi eskasa iragarrita dago, baina euririk ez denez, Fredesborg aldera joatea pentsatu dugu, urruti ez dagoelako eta euria eginez gero gure aterpetxera erraz itzultzeko. Gauean euria egin du eta bideak bustita daude, baina orain ateri dago eta martxan jarri gara. Portutxo bat duen auzo txiki batera iritsi gara busti gabe. Leku politaz gozatzen ari ginela euria gogotik hasi du eta aterpe batera sartu gara ez bustitzeko. Gogoz egin du, baina laster geratu da eta berriz aurrera jarraitu behar. Fredensborgera iristeaz bat gaztelua daukagu aurrez aurre eta itxita dagoenez jardinetati...
Frederiksborg gaztelutik abiatu gara. Goizean goiz ez dabil inor gazteluko jardinetan, lorezainak izan ezik, eta lasai-lasai dago dena. Hillerod herritik irten eta 32. ibilbidea jarraitu dugu. Gero, kostaldera iristean, 47. ibilbidetik joko dugu eta Gillelejetik itzultzean 33.etik. Ibilbide hauen mapak www.visitnordsjaelland.com helbidean lortu ditugu eta oso ondo daude ingurua ezagutzen ez dugunontzat. Ibilbidea jarraitzea erraza da seinale urdinez markatuta dagoelako. Basoan zehar goaz hasieran eta gero aintzira bat inguratu dugu Helsinge herrira iritsi baino lehen. Haurreskola baten au...
Kopenhagen trena hartu eta Hillerod herrira iritsi gara. Danhostel aterpea aurkitu nahian herriko erdialdera jo dugu maleta eta guzti. Galdetu arren ez daki non zegoen. Halako batean Charlottekin topo egin eta honek atera eraman gaitu bere autoan. Eskerrak berari, bestela oraindik han ibiliko ginateke maleta arrastaka. Biziki eskertu diogu. De Selandian zehar: Hillerod Aterpea toki zoragarrian dago, zuhaitzez eta aintziraz inguratutako parajean, herritik pare bat kilometrora. Kanpoan mahaiak daude eta bertan egin dugu lehen mokadua. De Selandian zehar: Hillerod Hei eta jai esanaz agurtu...
Hirira iristeaz bat dena da desberdin. Jende asko kalean, bizikletaz beteta, musika nonahi, festa... Bistan da Kopenhage ez dela Oslo, ezta Stockolm ere. Eskandinaviako kapitalik animatuena eta zaratatsuena da. Nyhavn edo portu berria da jendetsuena eta argazki gehien jasotzen dituena. Belauntziz betetako kanala da turisten elkargunea eta, guk ere, hemendik abiatuz hiria zeharkatu dugu itsasoz eta kanaletatik. Beste ikuspegi bat da uretatik ikusten dena, batez ere eraikinak ikusteko. Opera inguratu dugu eta kristalezko itsasontzia dirudi. Egun hauetan Jazzaldia dago hemen eta kal...
Stockholm edo Estokolmo urez inguratuta dagoen hiria da. Fiordoak, aintzirak eta kanalak alde batetik eta itsaso Baltikoa bestetik. Horregatik irlaz ostutako hiria da eta batetik bestera pasatzeko zubi piloa daude, 57-edo. Kalean jende asko dabil, batez ere udaran, egun luzeak eta eguzkiaren beroa aprobetxatuz. Gamla Stan aldera joan orduko masajeak eskaintzen dituzte kalean eta Pakek ez du aukera galdu bere bizkarrak eskertuko diolakoan. Ez dakit zer egin dion, baina bera on egin diola dirudi eta ez da gutxi. Hiriko kale estuenetik ere pasa gara. Gauez kaleak laster hutsik. Hamaiketarak...
Hiru bikote Karmele ata Agustin, Mariaeugenia eta Pello eta gu biok, Eskandinaviako vikingoen herriak ezagutzera. Hegaldi zuzena Bergenera, gaueko hamabietan iritsi eta oraindik egun argiz. Linternarik behar ez, baina aireportuan aterkia aurkitu eta bera hobe. Bergen herria ezagutzeko goiz osoa. Portuan arraina eta mariskoa saltzen eta saltzaileak espainiarrak eta tartean Tamara neska atsegin euskalduna, Laudiokoa. Izokin basatia eta chatka edo cangrejo realaren hankak daztatuz egin dugu hamarretako aparta goiza alaituz. Pellok eta Agustinek txakolinaren falta sumatu dute. Funi...