Hillerod-Tisvildeleje-Gilleleje-Hillerod
Frederiksborg gaztelutik abiatu gara.
Goizean goiz ez dabil inor gazteluko jardinetan, lorezainak izan ezik, eta lasai-lasai dago dena. Hillerod herritik irten eta 32.
ibilbidea jarraitu dugu. Gero, kostaldera iristean, 47. ibilbidetik joko dugu eta Gillelejetik itzultzean 33.etik.
Ibilbide hauen mapak
www.visitnordsjaelland.com
helbidean lortu ditugu eta oso ondo daude ingurua ezagutzen ez
dugunontzat. Ibilbidea jarraitzea erraza da seinale urdinez markatuta
dagoelako.
Basoan zehar goaz hasieran eta gero
aintzira bat inguratu dugu Helsinge herrira iritsi baino lehen.
Haurreskola baten aurretik pasatu gara eta kanpoko jolas lekua
deigarria iruditu zaigu, terreno asko daukalako.
Goizeko geldialdia egin asmoz kanpin
bateraino iritsi gara eta bertan egin dugu hamaiketakoa, indarrak agortu baino lehen. Handik laster itsas bazterra, Ràgelejen.
Hondartzan harri asko dago eta aldatzeko txabolatxoak kuriosoak
dira, Realzaleenak eta atletizaleenak dirudite. Azkarrago iritsiko
ginela uste bagenuen ere, halako batean iritsi gara Gilleleje herrira.
Sarreran, ia nahigabe, taberna polita aurkitu dugu itsas ertzean
eta, itxura ona duenez, bertan gelditu gara bazkaltzen itsaoari
begira.
Leku lasaia eta ikusgarria izateaz gain, ondo eta merke bazkaldu
dugu.
Gero itsasoaren ertzetik herriko
portura iritsi gara lorez eta berdez inguratutako bidea jarraituz.
Ez
dabil jende asko, baina turismora bideratuta dago kostaldeko herritxo hau.
Ez dauka asko ikustekorik eta laster abiatu gara, 33. ibilbidea
jarraituz, beti ere trenbidetik nahiko gertu, trena hartzeko premia
ikusten badugu-edo. Herritik kanpo dago geltokia eta abisua eman behar
da trena bertan gelditzeko. Hala Pakek trenez jarraitzea erabaki du
eta Marum geltokian gelditu gara.
Nik aurrera egingo dut basoan barrena beste 16 Km. besterik ez dira gelditzen-eta. Basobidea oso
polita da igoera eta jaitsiera batzuekin eta laster iritsi naiz
herriko lakura. Guztira 70 Km. egin ditugu eta ibilbidea zoragarria
izan da, lasaia, basoak eta itsas ertzak zeharkatuz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: