Selandian zehar: Hillerod
Kopenhagen trena hartu eta Hillerod herrira iritsi gara. Danhostel aterpea aurkitu nahian herriko erdialdera jo dugu maleta eta guzti. Galdetu arren ez daki non zegoen. Halako batean Charlottekin topo egin eta honek atera eraman gaitu bere autoan. Eskerrak berari, bestela oraindik han ibiliko ginateke maleta arrastaka. Biziki eskertu diogu.
De Selandian zehar: Hillerod |
Aterpea toki zoragarrian dago, zuhaitzez eta aintziraz inguratutako parajean, herritik pare bat kilometrora. Kanpoan mahaiak daude eta bertan egin dugu lehen mokadua.
De Selandian zehar: Hillerod |
Hei eta jai esanaz agurtu ditugu parean tokatzen zaizkigun guztiak, poloniarrak, suediarrak, Errumaniarrak, bertako daniarrak... eta danak jai-jai irribarrez erantzun digute. Ez da izan zaila komunikazioa nire ingeles apurrarekin.
De Selandian zehar: Hillerod |
Hillerod herriko erreferentziak hartu ondoren, biharko plana egitera goaz aterpetxera. Aurretik, afaltzeko janaria erosi dugu supermerkatuan eta aterpeko sukaldean prestatuko dugu afaria, kanpoan afaltzea baino merkeagoa da eta.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: