Hillerod-Fredensborg-Hillerod
Gaurko eguraldi eskasa iragarrita dago,
baina euririk ez denez, Fredesborg aldera joatea pentsatu dugu,
urruti ez dagoelako eta euria eginez gero gure aterpetxera erraz
itzultzeko. Gauean euria egin du eta bideak bustita daude, baina orain
ateri dago eta martxan jarri gara. Portutxo bat duen auzo txiki
batera iritsi gara busti gabe.
Leku politaz gozatzen ari ginela euria
gogotik hasi du eta aterpe batera sartu gara ez bustitzeko.
Gogoz
egin du, baina laster geratu da eta berriz aurrera jarraitu behar.
Fredensborgera iristeaz bat gaztelua
daukagu aurrez aurre eta itxita dagoenez jardinetatik zehar ibili
gara. Versallesekoaren antza duela diote.
Nolanahi ere lorategiak
ederrak dira eta gustura gabiltza aterunea aprobetxatuz. Ez du ematen
luzerako izango denik eta Hillerod aldera jo dugu badaezpada.
Herrian
sartzen ari ginela berriz hasi da euria eta kalean babestu gara.
Gogotik egiten hasi denez bazkaltzera joan gara taberna batera.
Eguneko plater bana garagardo banarekin. Trumoi eta tximistak gogor
eta atertzeko asmorik ez duenez aterpetxera bustita iritsi gara.
Arratsaldea lasai hartu dugu irakurri eta ordenadorez lan pixka bat
eginez.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: