Kategoria: bizikletan
Ostirala, azken eguna hemendik zehar ibiltzeko, bihar etxerako bidea hartuko dugu-eta. Gaur mendebaldera goaz, Roskildefjord zeharkatuz Selandiako lurmuturrera. Frederikssund aldera abiatu gara errepide nagusitik hasieran, eta 3. mailakoak jarraituz gero. Kostaldea turistikoa da eta hango jendeak bigarren etxebizitzak dauzka fiordoan zehar. Daniarrak belauntzietan ibiltzen dira zonalde honetan. Fiordoaren alde batetik bestera pasatzeko zubia zeharkatu behar dugu, baina zubia jaso egiten da belauntziak pasatzeko. Fiordoaren beste aldean portu txiki bat aurkitu dugu eta han egin dugu geldia...
Gaurko eguraldi eskasa iragarrita dago, baina euririk ez denez, Fredesborg aldera joatea pentsatu dugu, urruti ez dagoelako eta euria eginez gero gure aterpetxera erraz itzultzeko. Gauean euria egin du eta bideak bustita daude, baina orain ateri dago eta martxan jarri gara. Portutxo bat duen auzo txiki batera iritsi gara busti gabe. Leku politaz gozatzen ari ginela euria gogotik hasi du eta aterpe batera sartu gara ez bustitzeko. Gogoz egin du, baina laster geratu da eta berriz aurrera jarraitu behar. Fredensborgera iristeaz bat gaztelua daukagu aurrez aurre eta itxita dagoenez jardinetati...
8.eguna (Soraluze-Arrasate)
8.eguna, iada azken etapa egiteko prest!Batek baino gehiagok sekulako bixamonarekin egin zuen etapa.Goizean goiz iratzartu ginen, izan ere,lehenengo eta behin bizikletra guztiak desmuntatu eta futgonetan sartu beharra zegoen.Tetrisa egin ostean,lortu genuen bizikleta guztiak bertan sartzea!Argazkian tetrisaren egileak! Bi pisu eta guzti!Hori ez zen lan guztia.norbera bere maleta bizkarrean hartu eta suhiltzaileen egoitza aurkitu beharra izan genuen, bertan baitzegoen itxaroten autobusa!!Horiek bai izan zirela korrosak!! bufa!!Elgoibarrera heldutakoan,berriz ere muntatu genituen bizikletak.m...
6. egunean, guztiok gogotsu abiatu ginen, izan ere, Lesaka zen helmuga, eta bertan pistina eder bat zegoen gure esperoan, baita afari eder bat.Argazkian ikusten den bezala, nahiko zikin heldu ginen, bidean lokats eta hainbat zulorekin elkartu ginen,bestela galdetu Iontxuri!!Behin Lesakara heldutakoan,pistinarakomotxila sartu eta plisti-plasta aritu ginen bertako hidromasajean,muskulu guztiak erlaxatzen!Deskantzatu ostean, begiraleek sorpresa ederra eman ziguten,guztiok afaldu genuen taberna batean bapojarriz!!