Hillerod-Fredeikssund-Kulhuse-Frederiksvaerk-Hillerod
Ostirala, azken eguna hemendik
zehar ibiltzeko, bihar etxerako bidea hartuko dugu-eta. Gaur
mendebaldera goaz, Roskildefjord zeharkatuz Selandiako lurmuturrera.
Frederikssund aldera abiatu gara errepide nagusitik hasieran, eta 3.
mailakoak jarraituz gero.
Kostaldea turistikoa da eta hango jendeak
bigarren etxebizitzak dauzka fiordoan zehar.
Daniarrak belauntzietan
ibiltzen dira zonalde honetan.
Fiordoaren alde batetik bestera
pasatzeko zubia zeharkatu behar dugu, baina zubia jaso egiten da
belauntziak pasatzeko.
Fiordoaren beste aldean portu txiki bat
aurkitu dugu eta han egin dugu geldialdia zerbait jateko.
Baina,
hemendik aurrera, basoa da nagusi kostaldean eta ibilbide oso polita
da penintsularen muturrera iritsi artekoa.
Pagadi ederrak daude
itsasoaren mailan.
Zerua ilundu da eta euri zaparrada gogor hasi da. Baserri batean aterpea aurkitu dugu eta beste bi txirrindulari ere han babestu dira.
Kulhuse da azken herrixka eta aurrera jarraitzeko
itsasontziz zeharkatu behar da fiordoa.
Bizikletak sartu eta ordu
laurdenean beste aldean gaude Solager herrian.
Hemen eskubirantz egin
dugu, 40. ibilbidea jarraituz Frederiksvaerk herrira heldu arte.
Konturatu gabe kilometro asko egin
ditugu eta tripetan zorriak hasi zaizkigunez bazkaltzeko tokia
aurkitzea izanda lehen egitekoa. Herri lasaia da eta pizzeria batean
eseri gara zerbait jatera. Bertako mutila kurdoa da eta ez da oso
ondo moldatzen hizkuntzekin, baina elkar ulertzea ez da zaila.
Aspaldiko partez Tourreko etapa ikusi dut telebistan. Azkenean
kurdoen eta euskaldunen egoeraz hitz egiten bukatu dugu.
Oraindik asko falta zaigu Hillerod herrira iristeko eta Pakek esan dit nahikoa egin dugula eta trena hartzea hobe dugula. Gaur kasu egin diot eta trenera igo dugu bizikleta eta guzti. Aterpera iristean bizikletak itzuli ditugu eta biharko maleta prestatuz Selandiako egonaldiari amaiera eman diogu. Bihar trena hartu eta zuzenean aireportura joango gara.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: