Norvegia: Bergen, fiordoak eta Oslo
Hiru bikote Karmele ata Agustin,
Mariaeugenia eta Pello eta gu biok, Eskandinaviako vikingoen herriak
ezagutzera. Hegaldi zuzena Bergenera, gaueko hamabietan iritsi eta
oraindik egun argiz. Linternarik behar ez, baina aireportuan aterkia
aurkitu eta bera hobe. Bergen herria ezagutzeko goiz osoa. Portuan
arraina eta mariskoa saltzen eta saltzaileak espainiarrak eta tartean
Tamara neska atsegin euskalduna, Laudiokoa.
Izokin basatia eta chatka edo cangrejo realaren hankak daztatuz egin dugu hamarretako aparta goiza alaituz. Pellok eta Agustinek txakolinaren falta sumatu dute. Funikularrean Floyfjelletera hiria goitik ikusteko.
Ikuspegi
ederra eta goiko Trolarekin argazkiak.
Arratsaldean Voss haranera
autobusez eta Flameko trenean ur-jauziz inguratutako paraje
ikusgarriak lagun. Ura mendian behera behiaren errapeetatik
esnea bailitzan. Trenak 865 metroko altuera hartzen du, gero itsas
mailara jaisteko Myrdalen. Merezi du ikuskizunak.
Hurrengo egunean, Sognefiord,
ametsetako fiordoan zehar, itsasontzian zeharkaldia. Behean lainoa,
baina fiordoan zehar goazela lainoak desagertzen eta zerua urdintzen.
Titi bitarteko zuloan zehar goazela dirudi. Ura esnea bezain zuri eta
ugari. Mendien berdea uretan urtzen da oliozko margorik ederrena
bezala.
Mendien handitasuna areagotu egiten da uretako ispiluan
islatzen denean. Arratsaldean glaziarrak ikusiz jabetzen gara zenbat
murrizten ari diren negutegi efektoarekin.
Glaziarrak urdin eta hainbeste
ur inguruan gainezka egin arte itsasoan.
Agustin bere herrira ur
pixka bat nola eraman pentsatzen eta Pello dilema hauekin: fiordoak
itsasoan hondoratzen ote diren edo errekak itsas maila igotzen ote
duten. Geologia, fisika eta matematika ere jakin beharra dago galdera
hauei erantzuteko.
Arkitektura Vikingoa esaten
dioten Lom herriko egurrezko eliza bidean ikusi ondoren, Oslora goaz
autobusez. Oslo aurrean dugularik euri zaparrada demasa datorkigu
gainera. Eskerrak autobusean goazela, bestela aterkirik onena ere
alferrik. Oslon pasiada bat gauez eta hurrengo goizera arte denok
lotara. Oslon Vigeland-en eskultura ikusgarriek, merezi dute bertara
inguratzea. Parke handi batean daude jendearen aurrean biluzik.
De Bergen fiordoak eta Oslo |
De Bergen fiordoak eta Oslo |
Iruzkinak
BKU 2012-11-19 15:56 #1
Zenbat oroitzapen ekartzen diezen argazki honek. Udatik beitzeko nakan, baiƱa bixarko hitzaldixan harira akordau naiz bloga zakazula eta oindiok ikusteke nakala. Ondo segi eta animo blogakin eta ibillaldixekin, gorantziak etxekueri.
Utzi iruzkina: