Cerdanya

Alberto Ibiltarixanak | 2012-07-05 01:12

 

Urtero sanjuanetan, mendi bizikletak hartu eta egun batzutarako irteera egiten dugu Beasaingo taldeak eta nik. Aurten, aspaldi planifikatuta bezala, Catalunyako Cerdanyara goaz. Ibilbideak aukeratzea Martí lagunaren kontu utzi dugu eta ez dut zalantzarik aukeraketa ona egingo zuela.

Kanpamendua Puigcerda herrian jarri du Martík, bere jaioterrian. Kanpin batean bungalow parea alokatu dugu denontzako.

Aukera aproposa gure planetarako. Guztiok ezin badugu ere gehienok bost eguneko egonaldia egingo dugu eta hau da gure plana:

  1. Puigmal

  2. Pedraforca

  3. Pin Negre

  4. Capcir

  5. Estany de la Pera


Utzi iruzkina: