Gauean euria egin du eta goizean, irtetzeko orduan, euria dihardu. Mendi bideak urez eta lokatzaz gainezka daude eta errepide bakartietatik ibiltzea erabaki dugu. Gaur ia egun osoan euritarako arropekin ibili beharko dugu. Castellar aldera jo dugu eta hona iristean garagardo eta tapa bana hartu dugu Juan Cabrilla tabernan. Martiri grazia egin dio izenak eta argazkia ateratzea erabaki dugu. Ondoren Navas de San Juan herrira bidean ateri egin du eta bertan gelditu gara bazkaltzeko. Bazlkal ondoren euriak gogotik ari du. Atertzeko zain egon arren, piska bat gutxitu duenean berriz abiatu gara...
Gauez euria egin du gogotik baina orain ateri da. Segura aterpe ederrean egin dugu lo eta andreak gosari ederra prestatu digu. Pozik eta gogotsu atera gara ibilbide eder baten atarian. Ibilbidea oso polita da erreka ondoan behera dihoana. Erreka zuloan hasi arren laster hasi da bailara zabaltzen. Halako batean bidean lokatza dexente ageri da baina aurrera darraigu. Errekasto bat pasa eta bideak gorantza egiten du. Ia ohartu gabe hasi zaizkigu gurpilak lokatzez betetzen. Gero eta zailagoa egiten zaigu bizikleta gainean joatea eta jaitsi beharra daukagu laster. Oinez joatea ere ez da erraza...
Herri guztia aztoratuta dago gure ibilbidea nondik zehar dijoan jakiteko. Tabernan ez zen besterik entzuten eta herritik irtetzen gaudela horrela esan digu emakume batek: Que, por fin por donde vais? Harri eta zur gelditu gara. Farrez lehertzen atera gara herritik. Hasi eta berehala, lurrera joan naiz. Hirugarren erorikoa da baina ez zait ezer gertatu eta Martik argazkia ateratzeko beta izan du. Gero hilerri ondotik pasa gara eta ur depositoa pasa ondoren hatiz artean, bizikleta eskuan dugula jeitsi gara. Zazpi kilometro egin ondoren kanpinaren ondotik pasa eta Cazorla-rako bidea hartu dug...
Ibilbide erraza hasieran, gari eta garagar arteko pistak jarraituz. Oraindik ez dira zelaiak horitu eta berdea da kolore nagusia. Nolanahi ere, koloreen kontrasteak nabarmenak dira. Ia konturatu gabe iritsi gara Baza herrira. Dirua ateratzeko atxakian garagardo eta tapa bana hartzeko aprobetxatu dugu. Hemendik aurrera ere ibilbide erraza dugu eta Guadiana txikiaren bailaran kobazulo tankerako trogloditen etxebizitzak ikus daitezke bide ertzean. Laster cortes de Baza herrira iritsi gara eta zerua iluntzen doanez, lehen tantak erortzen hasi orduko herriko tabernara sartu gara zerbait jan eta...
Ibilbide polita olibondoen eta almendrondoen artean. Bide guztian kukua kantatzen ari da gure bidelagun bailitzan. Ibilbide aldapatsua Senes herrixkatik pasatzen da. Hemen, indarrak berreskuratzeko, tabernan sartu gara zerbait jatera. Antzinako tabernak ere halakoak ziren baina hemen badirudi ez direla urteak pasa. Taberna, denda eta estankoa dena da bat, orain dela 40 urte bezala, eta prezioa ere ordukoa dela dirudi: ogibitartekoa, garagardoa, 3 botila ur eta 6 platano: 5 euro. Ondoren Bacares aldera jo dugu. Ibilbideak gora egiten du eta zatirik zailena eta gogorrena da. Bizikleta ...
Aguamargan ibilbidea hasi eta berehala estrainako erorikoa. Harri baten estropezua egin eta lurrera joan naiz. Ez dut ondorio larririk izan baina ikulondoa eta iztarra mailatuta dauzkat. Kantak dioen moduan lepoan hartu ta segi aurrera. Ez da azkena izango. Horretan gelditzen denean gaitzerdi. ibilbide gorabeheratsua izan dugu Sorbas herrira iritsi arte. Hemen bazkaldu eta irtetzeko prest gaudela GPSa falta dela konturatu gara. Ez dakit bizikletatik kendu diguten baina esango nuke aurrez nik hartu dudala. Txarrena uste dugunean tabernariari galdetu diot eta honek sukaldetik ekarri dit GPSa...
Atzo arratsaldean iritsi ginen Almeriara. Irteera egiteko dena prest utzi ondoren Hiriaren erdigunea ezagutu eta tapa batzuk hartzera joan ginen. Gaur goizeko 9:00etan atera gara Almeriako portutik Cabo de Gata aldera. Ibilbide osoan itsaertzetik egin dugu itsasoko haizeaz eta kresalaz inguraturik. Hasierako ibilbidea erraza izan da eta Mediterraneoaz gozatu dugu benetan. Probak egiteko baliagarria izan zaigu. Alforjak, parrila, gpsa, ...dena ondo doala eta arazorik ez digula emango. Hau da gaurko helburua. Nolanahi ere, azkenean 96 Km. egin ditugu. Cabo de Gata pasa ondoren a...
Oraingoan Andaluzia aldera joango naiz Transandalus mendi bidea bizikletaz egitera. Gaur Bartzelonara etorri naiz Martirekin elkartzera, bera izango baita nire bidailagun. Bihar Almeriara iritsiko gara, han gure bidaia hasteko. Bartzelonan alokatutako autoa Almerian utziko dugu. Bizikletak garraiatzeko aukera onena da eta 50 euro besterik ez zaigu kostatu, alokatzea.
Asteburuan Lizarra inguruan ibili gara. Aspaldiko partez, familia osoa izan gara eta poztekoa da. Ostiralean Lizarran zehar buelta bat eman ondoren Murugarren herri txiki eta politean dagoen Baquedano etxean hartu dugu ostatu. Etxea oso polita eta lasaia da eta oso gustura egon gara bertan. Larunbatean Urederra ibaiaren iturburura joan gara. Ibilbide osoan ura gainezka eta zuhaitzak ugari. Garai honetan ur asko dago eta indartsu jaisten da, murmurioak belarria zulatzeraino. Udaberria bizi-bizi ikus daiteke han inguru guztia berdez margotuta baitago. Ingurua zoragarria da eta merezi du benet...
Aspalditik izan dut Islandia ezagutzeko gogoa. Orain dela bost urte inguru Josu Iztuetarekin joateko asmoa izan arren azken orduan ez nintzen joan. Geroztik askotan izan dut buruan Islandia bizikletaz zeharkatzeko nahia. Horrela ez bada izan ere Aste Santuan izan dugu aukera, Pake eta biok, lurralde zoragarri hori ezagutzeko. Hegazkinak Bilbotik zuzenean Reykjiavikera ostegunean eraman ondoren, bost eguneko egonaldia egin dugu. Oraingoan Pilar eta Tomas izan ditugu bidaia lagun. Islandian lau elementu nagusiak aurkitzen dira: lurra, sua, ura eta airea. Lurrean sua gori-gori, ur beroa borbor...