Transandalus 2. Etapa: Agua Amarga-Uleila del Campo (69 Km.)

Alberto Ibiltarixanak | 2013-05-13 00:00

Aguamargan ibilbidea hasi eta berehala estrainako erorikoa. Harri baten estropezua egin eta lurrera joan naiz. Ez dut ondorio larririk izan baina ikulondoa eta iztarra mailatuta dauzkat. Kantak dioen moduan lepoan hartu ta segi aurrera. Ez da azkena izango. Horretan gelditzen denean gaitzerdi.

ibilbide gorabeheratsua izan dugu Sorbas herrira iritsi arte. Hemen bazkaldu eta irtetzeko prest gaudela GPSa falta dela konturatu gara. Ez dakit bizikletatik kendu diguten baina esango nuke aurrez nik hartu dudala. Txarrena uste dugunean tabernariari galdetu diot eta honek sukaldetik ekarri dit GPSa, lurrean agertu dela esanez. Eskerrak. 

Uleilarako norabidea hartu eta ibilbidea errekan zehar dijoanez zaila egiten zaigu bizikleta gainean joatea,  nahiz eta urik eraman ez errekak. Dena harri koskorrez beteta dago eta basamortuan goazela dirudi. Eskuan eraman behar izan dugu zati handi batean eta azkenean atzeko gurpila atera zait bere lekutik lehengoan Martiri bezala. Bera asko poztu da niri ere gertatzen zaizkidalako halakoak.

Azkenean atera gara errekatik eta pista batetik zehar laster iritsi gara Uleila-ra. Herri honetako La Escapada hostal gomendagarrian hartu dugu ostatua. Gaur ere 9:30 ordu iraun du ibilaldiak. 


Utzi iruzkina: