Transandalus 1.etapa: Almeria-Agua Amarga (96 Km.)

Alberto Ibiltarixanak | 2013-05-11 00:00
3

Atzo arratsaldean iritsi ginen Almeriara. Irteera egiteko dena prest utzi ondoren Hiriaren  erdigunea ezagutu eta tapa batzuk hartzera joan ginen.

Gaur goizeko 9:00etan atera gara Almeriako portutik Cabo de Gata aldera. Ibilbide osoan itsaertzetik egin dugu itsasoko haizeaz eta kresalaz inguraturik. Hasierako ibilbidea erraza izan da eta Mediterraneoaz gozatu dugu benetan.  Probak egiteko baliagarria izan zaigu. Alforjak, parrila, gpsa, ...dena ondo doala eta arazorik ez digula emango. Hau da gaurko helburua.

Nolanahi ere, azkenean 96 Km. egin ditugu. Cabo de Gata pasa ondoren aldapa polita igo dugu gero itsaertzetik jaitsiera egiteko. Hemen ustekabean euskaldun batekin egin dugu topo. Atzerritarra zelakoan gelditu naiz gorantza bizikletaz zetorren batekin eta ezer esan baino lehen, zer Oiartzungoa? Galdetu dit, nire mailota ikusita. Ez, ni hire ingurukoa nok, esan diot. Ni elgetarra eta hi? Ni Eskoitzakoa. Bailarakoa orduan. Bixente Iñurrategi da eta Andaluzian zehar dabil bere bizikletan alforja haundi batzuk garraituz. Elkar agurtu ondoren aurrera jarraitu dugu, Jose,  bertako mutil baten laguntzaz.

San Jose herritxoko txiringito batean bazkaldu dugu. Andaluzen grazia dastatzeko aukera izan dugu bertan. Bertan, hiru mutil gure bizikletei begia kendu ezinik ibili dira eta batek horrela zioen: Asi cualquiera. Hombre, porque crees que podemos llegar hasta aqui unos jubiletas como nosotros, erantzun dio Martik. Eta denok parrez utzi ditugu. 

Hemendik aldapatzar gogor bat igo dugu bizikletak eskuan ditugula eta beherakoan BMW batean zetozen ingeles batzuk topatu ditugu. Bide hartatik igo nahi zuten.  Esan diegunean handik ezingo zirela jaitsi , bertan gelditu dira sinetsi ezinik eta guk aurrera jo dugu, izurrau zaitezte esanez. Azkenean, 9:30 ordu ondoren iritsi gara Agua Amarga herritxo politera. Itsasoan bainu ederra hartu ondoren garagardo batzuk hartu eta afaltzera joan gara.

okantza

okantza 2013-05-13 11:43 #1

<p>Levanteko haiziarekin laister zaude Portugalen.</p>

<p>Ondo ibili ta gorde indarrak udazkenerako&nbsp;</p>

gk

gk 2013-05-13 22:27 #2

<p>Udzkenerako ze plan dauzkazue ba?</p>

okantza

okantza 2013-05-16 11:38 #3

<p>Kanchenjunga, Nepalen, urrian ta azaroan bitartian 30bat &nbsp;egun&nbsp;</p>


Utzi iruzkina: