Aurten lehen aldiz hartu dut parte Euskadiextrem 2013 proban. Aurreko urteetan ere izan dut gogoa baina ez dut egoki izan. Egunak edo hasiera/bukaerako herriak ez ditut izan eroso eta bakarrik joatea ez zen nire asmoa. Aurten, Beasainen bukatzen zen eta Martin apuntatu zenez, Eli eta ni ere animatu ginen. Beasainen izateak asko erraztu digu parte hartzea, bertan izan dugulako logistika guztia. Gasteizera Antxonek eraman gaitu eta Martinen etxea izanda nire hotela. Mila esker denei. Goiz abiatu gara Gasteiz aldera Martinen furgonetan, Jon, Eneko, Eli, Martin, Antxon txoferra eta ni neu. Dor...
Nire jarraitzaileok badakizue Gazume dela nire mendi kuttuna. Ez da nirea modu posesiboan baina nik asko maite dut eta ez dut uste nik beste maite duenik inork. Gazumek badaki hau eta horregatik uzten dit igotzen oinez, eskiz edo bizikletaz. Batzuetan hasarretzen da eta euria, lainoa edo haizea bidaltzen dit. Hala ere asko maite dut, baita egunik desatseginenean. Hainbeste maite dut ze nik bertan hartu nahi dudala atseden. Ez dut nahi ez plakarik eta ez gurutzerik. Bere sabelean egon nahi dut betirako. Hernio, Izarraitz, Pagoeta eta itsasoa aurrez aurre ditudala. Nire errautsak bertan uztek...
Goizeko 9:00etarako martxan gaude. Lainopean goaz eta ez da askorik ikusten baina argituko duela iragarri dutenez itxaropentsu gaude. Behelaino itxia dagoenez, aukeratu dugun tracka alderantziz egitea erabaki dugu. Lizarragako tunela pasatu ondoren zurito eta pintxo bana jan ditugu bertan. Nik dirurik ez daukadanez Martik ordaindu du. Katalanek fama dutela baina gehienetan horrela gertatzen dela esan dio tabernariari. Honek ez dakiena da atzo jarritako kajatik ordaintzen ari dela nire laguna. Aldapa gogorrari ekin diogu eta gainditu ondoren pistatik goaz behi artean. Halako batean lainoa a...
Marti eta biok Arbizuko kanpinean gaude datorren astean katalanek egin behar duten bi ibilbide prestatzeko. Marti eta beste dozena bat lagun etortzekotan dira hurrengo asteburuan eta guk aurrez egingo ditugu ibilbideak, zailtasuna probatu eta bazkaltzeko tokiak aukeratzeko. Lehen egunean Zalduondotik atera gara Urbiara joateko asmoz. Hasierako errepide hestua pista bihurtu da gero eta aldapa gainditu ondoren Urbiako aterpetxera iritsi gara. Ogitarteko bana jan eta berriz ekin diogunean zulatua izan du nire bizikletak eta kamara aldatu behar izan diot. Basoa gurutzatuz ibilbide paregabean,...
Burgos-ko haran hau ezagutzeko parada daukagu gaur. Villasana de Mena herrian utzi ditugu autoak eta hemendik hasi gara pedaleatzen. Ordunte urtegiaren inguruan ibili gara lehen zatian. Orain arte ez dut arazo mekanikorik izan baina gaur zulatua izan du nire bizikletak nahiz eta zulatuen aurkako kamara izan. Puztu behar izan dut hiru-lau aldiz baina aldatu gabe iritsi naiz helmugara. Ibilbidean zehar txirrindulari baten eskeletoa ikusi dugu eta oso kezkatuta gelditu gara. Hain gogorra ote da ibilbidea? Zenbat urte daramatza hor lurrean? Inork ez ote du aurkitu gaur arte? Kaskoa ere buruan...
Ibilbide lasaia eta ez oso zaila gaurkoa. Basoan zehar egin dugu lehen zatia. San Millanen hasi eta pistaz igotzeari ekin diogu. Poliki-poliki basoan sartu gara. Gero eta berdeagoa eta itxiagoa dago bidea eta Puron errekara iritsi baino lehen galduta ibili gara erreka nondik pasa ez dakigula. Halako batean aurkitu dugu pasabidea eta gero errekara gerturatu gara haitzarte ikusgarria zeharkatuz. Handik itzultzean nahastu egin gara eta San Lorentzo ermitara joan gabe gelditu gara. Ibilbidea laburragoa egin dugu baina honek ez du atzera bueltarik. San Millanera iritsi orduko bertako jatetxe ba...
Karrantzan abiatu eta bukatu dugu gaurko ibilbidea. Irteeran Julio, Martinen laguna eta nire aspaldiko ezaguna, zegoen gure zain eta elkarrekin egin dugu itzuli osoa. Concha auzoan utzi ditugu autoak eta bertatik abiatu gara. Ibilbide osoan Cantabria eta Bizkaiko mugak zeharkatuz ibili gara. Ibilbide gorabeheratsua baina ederra benetan. Ikuspegia zoragarria da eta itsasaldea agerian eduki dugu ia ibilbide osoan. Halako batean, azkenetako aldapa igotzen ari garela, ermitara iritsi baino lehen, bi auto aurreratu ditugu pistan zehar. Guriezoko BTT proba pasa da bertatik eta probakoak ginela ...
Beasaingo lagun bareekin egiten dudan urteroko irteera iritsi da. Aurten Urduñara goaz eta oinarrizko kanpamendua hemen jarrita irteerak egingo ditugu. Aurten ere Martin izanda ibilbideak prestatu dituena eta jakin badakigu ez digula kale egingo. Landetxe bat hartu dugu hemen eta hamar lagun elkartu gara. Lehen egunean Gorobel mendilerroan ibiliko gara. Enkargatu bezala, eguraldi ederra daukagu. eta Landetxetik bertatik irtenda Lendoño auzora jo dugu wikiloc-etik jaitsitako tracka jarraituz. Auzo honetatik abiatu nintzen Gabonetan Tologorri mendira Leire eta Jonekin. Laster To...
Goizean atera naiz Bartzelonatik Capellades aldera joateko. Une honetan sekulako euri jasa botatzen ari da. Kaleak urez beteta daude eta autopistan poliki-poliki goaz ez baita ezer ikusten. Hau ikusita nire kezka areagotu egin da. Eguraldi iragarpenak txarrak dira eta lokatzarekin Aurten ere, 2012ko Transcatalunyan bezala, bazkal ondoan joan gara La Molina eski estazioko kontzentrazio lekura. Marti lagunaren semeak eraman gaitu bertara eta bidean ez digu euririk egin. Parte hartzaileak iristen ari dira eta ez dugu beste gairik: biharko eguraldia eta lokatza. Horren arabera aukeratu behar da...
Goizean jaiki eta euria dihardu. Lehenengo gosaltzera joan gara taberna batera eta ondo gosaldu ondoren hobeto ikusten dira gauzak. Euriak ez du gelditzeko asmorik eta itzulera aurreratzea erabaki dugu. Gure asmoa Cordobara iristea zen baina errepidez ibiltzeko ez du merezi jarraitzea eta bihar itzultzea erabaki dugu. Horretarako autoa alokatu behar dugu eta gertuena Jaen hiriburuan daukagunez, bertara joko dugu bizikletaz. Atzera atzoko errepidea hartu dugu eta gero La Isabela eta La Fernandina auzoak zeharkatuz, Linares aldera jo dugu. Errepide hestua baina lasai benetan, olibondoen artea...