Mena harana

Alberto Ibiltarixanak | 2013-07-02 00:00

Burgos-ko haran hau ezagutzeko parada daukagu gaur. Villasana de Mena herrian utzi ditugu autoak eta hemendik hasi gara pedaleatzen. Ordunte urtegiaren inguruan ibili gara lehen zatian.

Orain arte ez dut arazo mekanikorik izan baina gaur zulatua izan du nire bizikletak nahiz eta zulatuen aurkako kamara izan. Puztu behar izan dut hiru-lau aldiz baina aldatu gabe iritsi naiz helmugara.

Ibilbidean zehar txirrindulari baten eskeletoa ikusi dugu eta oso kezkatuta gelditu gara. Hain gogorra ote da ibilbidea? Zenbat urte daramatza hor lurrean? Inork ez ote du aurkitu gaur arte? Kaskoa ere buruan dauka oraindik. Bizikleta ondo dagoenez geuk eraman dugu beste norbaitek hartu baino lehen. Bizikleta gabe biluzik gelditu da txirrindulari gaixoa.

Azken zatian Cadagua eta Vallejo de Mena herrietatik igaro dugu. Ibilbidea ez da izan zaila eta laburragoa egin dugunez erraza egin zaigu. Nolanahi ere, ondo etorri zaigu bazkaldu eta garaiz itzultzeko Beasain aldera. Casino jatetxean oso ondo bazkaldu dugu. Gero Urduñara joan eta dena batu ondoren, Marti eta ni autokarabanan itzuli gara Arbizura. Lau egunetan zehar gustura ibili gara paraje hauetan. Merezi izan du. Datorren urtekoaz pentsatzen hasi beharko gara.


Etaparen tracka: http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=2587169


Utzi iruzkina: