Elgoibarko Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko 50 urte 50 mendi ekimena jarri zen abian. Urtean zehar 50 mendi desberdin igo behar ziren eta nik Tologorri mendia igotzeko konpromisoa hartu nuen. Urtea amaierara iristear zegoela eta helburua betetzeko asmoarekin abiatu naiz Urduña aldera Jon anaiarekin eta Leire hilobarekin. Autoa Lendoñogoikoan utzi eta igoerari ekin diogu. Ordu bete t`erdi ondoren gailurrera iritsi gara. Eguraldi ederra egiten duen arren goian haizeak jotzen du eta hotz egiten du nahiz eta garai honetarako normala izan. Tologorriren altuera 1.066 m.koa da. Argazkiak...
Abenduaren 24an, Oriotik Zumaiara joan gara, Santi koinatua eta biok, mendiko bizikletaz, Santio bidea jarraituz, Askizutik zehar. Oriotik Zarauzko kanpinera igo dugu Txurrukatik zehar. Kanpina gainditu ondoren Mollarri (Malla harri) aldera jeitsi gara. De Orio-Zumaia Itsas gaineko ikuspegia ederra da Getariako arratoia aurrez-aurre dugularik. Hemendik Talaimendi bidea jarraituz beheko kanpinera jeitsi gara, gero Azti aldera jo eta Zarautz zeharkatzeko. Azpeitiko bidea jarraituz, Bista Alegre auzoa pasa ondoren eskubira hartu dugu aldapa gogorrak gaindituz, Santa Barbara auzorantz. He...
Aspaldi mendian egon barik nago eta Aspe igotzeko asmoarekin irten gara Jon anaia, Leire iloba eta ni. Aisako Napazaletik abiatu gara, 9:00etarako, goizeko freskura aprobetxatuz. Behientzako aska hutsik dago eta iturria lehor. Ez dugu ur asko hartu eta dagoenarekin konponduko gara. Hemendik aurrera aldapa gogortzen hasi da eta erritmoa gure neurrira egokitu dugu. Jonek ez du aldapa gogorrik igo eta Aspe igotzeari lehen aldiz ekin diotela ikusiz, ez goaz azkar, baina ez da erritmo txarra. Goiko harri tartera iritsi garenean ezker aldetik jo dugu mugarriak jarraituz. Bidean bikot...
Ostirala, azken eguna hemendik zehar ibiltzeko, bihar etxerako bidea hartuko dugu-eta. Gaur mendebaldera goaz, Roskildefjord zeharkatuz Selandiako lurmuturrera. Frederikssund aldera abiatu gara errepide nagusitik hasieran, eta 3. mailakoak jarraituz gero. Kostaldea turistikoa da eta hango jendeak bigarren etxebizitzak dauzka fiordoan zehar. Daniarrak belauntzietan ibiltzen dira zonalde honetan. Fiordoaren alde batetik bestera pasatzeko zubia zeharkatu behar dugu, baina zubia jaso egiten da belauntziak pasatzeko. Fiordoaren beste aldean portu txiki bat aurkitu dugu eta han egin dugu geldia...
Gaurko eguraldi eskasa iragarrita dago, baina euririk ez denez, Fredesborg aldera joatea pentsatu dugu, urruti ez dagoelako eta euria eginez gero gure aterpetxera erraz itzultzeko. Gauean euria egin du eta bideak bustita daude, baina orain ateri dago eta martxan jarri gara. Portutxo bat duen auzo txiki batera iritsi gara busti gabe. Leku politaz gozatzen ari ginela euria gogotik hasi du eta aterpe batera sartu gara ez bustitzeko. Gogoz egin du, baina laster geratu da eta berriz aurrera jarraitu behar. Fredensborgera iristeaz bat gaztelua daukagu aurrez aurre eta itxita dagoenez jardinetati...
Frederiksborg gaztelutik abiatu gara. Goizean goiz ez dabil inor gazteluko jardinetan, lorezainak izan ezik, eta lasai-lasai dago dena. Hillerod herritik irten eta 32. ibilbidea jarraitu dugu. Gero, kostaldera iristean, 47. ibilbidetik joko dugu eta Gillelejetik itzultzean 33.etik. Ibilbide hauen mapak www.visitnordsjaelland.com helbidean lortu ditugu eta oso ondo daude ingurua ezagutzen ez dugunontzat. Ibilbidea jarraitzea erraza da seinale urdinez markatuta dagoelako. Basoan zehar goaz hasieran eta gero aintzira bat inguratu dugu Helsinge herrira iritsi baino lehen. Haurreskola baten au...
Danimarka txirrinduzaleon paradisua dela esan dut eta gaur hala den ikusiko dugu. Aterpetxetik irten eta Fredensborg aldera jo dugu. Hasieran ez dakigu nondik jo, baina mapa egokia eskuan edukita dena da errazagoa. Mapa jarraituz eta bidea ondo markatuta dagoenez, ez zaigu kostatu aurrera egitea. Bidea desberdina eta polita da: errepide lasaiak, bidegorriak eta bidezidorrak gari artean. Basoan zehar ere egin dugu zati bat. Basoa atzean utzi eta itsas aldera gerturatzean ikuspegia aldatu da. Itsasertzean udako etxeak eta txaletak dira nagusi, baina itsasoak badu beste indar bat. Humlebaek h...
Kopenhagen trena hartu eta Hillerod herrira iritsi gara. Danhostel aterpea aurkitu nahian herriko erdialdera jo dugu maleta eta guzti. Galdetu arren ez daki non zegoen. Halako batean Charlottekin topo egin eta honek atera eraman gaitu bere autoan. Eskerrak berari, bestela oraindik han ibiliko ginateke maleta arrastaka. Biziki eskertu diogu. De Selandian zehar: Hillerod Aterpea toki zoragarrian dago, zuhaitzez eta aintziraz inguratutako parajean, herritik pare bat kilometrora. Kanpoan mahaiak daude eta bertan egin dugu lehen mokadua. De Selandian zehar: Hillerod Hei eta jai esanaz agurtu...