Tologorri
Elgoibarko Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko 50 urte 50 mendi ekimena jarri zen abian. Urtean zehar 50 mendi desberdin igo behar ziren eta nik Tologorri mendia igotzeko konpromisoa hartu nuen. Urtea amaierara iristear zegoela eta helburua betetzeko asmoarekin abiatu naiz Urduña aldera Jon anaiarekin eta Leire hilobarekin.
Autoa Lendoñogoikoan utzi eta igoerari ekin diogu. Ordu bete t`erdi ondoren gailurrera iritsi gara. Eguraldi ederra egiten duen arren goian haizeak jotzen du eta hotz egiten du nahiz eta garai honetarako normala izan. Tologorriren altuera 1.066 m.koa da. Argazkiak atera ondoren Ungino aldera jo dugu eta laster beherako bidea hartu dugu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: