Asteburuan sekulako eguraldia emana dago eta atzo iraupen eskia egin nuenez gaur mendiko eskia egitea erabaki dut. Horretarako Mertxeri eta Pakeri raketaz ibilaldia egitea proposatu diet nik eskiekin Lecherines aldera igotzen dudan bitartean. Aisa herria pasa eta iparralderako bidea hartu dugu. Abiapuntua ohiko lekutik baino beherago dago elurrak ez digulako uzten goraino igotzen autoz. Beste askok ere leku beretik hasi dute ibilbidea. Gorakoan, Estarrun errekastoa pasa ondoren, boskote bat aurkitu dut eta euren atzetik joan naiz. Aspe mendirantz jo dugu gainez gain eta, GR11 adierazten du...
Iaz kale egin nuen baina orain bi urte egin nuen Marxaberet iraupen eskiko proba famatu hau eta aurten ere berriz errepikatu nahi nuen. Asteazken eta ostegunean Somporten ibili ondoren, ostiralean Bereten bertan egin nuen bi ordu t'erdiko entrenamendua. Eguraldiak onera egin zuen arratsaldean baina inguruko herriak ikustera joan ginen Pake eta biok. Kirolak ere bere tartea behar du, batez ere laguntzaileek ondo pasatzeko aukera izan dezaten. Bagergue herri politean zer topatuko eta Peru jatetxea. Nire bilobaren etxean bazkaldu beharko dugu gaur. Larunbatean eguraldi kaxkarra izan genuen et...
Iraupen eskia egiteko Somport aukeratzen dugu gehienetan. Euskal Herrian ez dagoenean elurrik hemen ia seguru aurkitu daiteke eta etxetik gertuen aurkitzen da. Aste bukaeran jende asko ibiltzen da baina astean zehar gozatzeko aukera asko dauzkagu. Aurten ere sarritan ibili naiz hemen. Gabon aurretik eta ondoren egun onak eta ez hain onak tokatu zaizkigu baina ia beti gozatu dugu. Batzuetan Fernando eta biok eta besteetan bakarrik ere bai, baina beti bakardadea lagun, jendetzarik gabe esan nahi dut. Elurra ez da beti egon nahi beste, baina, azken hamabostaldian, oso ondo dago asko egin duel...
Urte hasieran eguraldi aproposa egiten ari da mendira joateko. Gaur Txindokiri itzulia emateko asmoz atera naiz etxetik. Larraitzko aparkalekuan autoa utzi eta hasi naiz aldapan gora. Berehala, lehen bidegurutzean eskubira egin dut Ausa-Gaztelu (904 m.) mendirantz. Ordu bete baino lehen iritsi naiz gailurrera. Gailurrean aldare borobil bat dagoela dirudi. Txindokiren zaindaria dela esango nuke. Bertan zerbait jan argazki batzuk atera eta Txindokiri begira gelditu naiz aurrez-aurre. Beherantz egin dut eta ezkerrerantz artu dut. Ez da zaila ibilbidea asmatzea Txindoki beti aurrean daukat eta...
Aspaldiko partez bost lagun elkartu gara mendian. Mendiak elkartu gaitu aspaldi bezala. Bost lagun Elgoibarko nahiz eta ez elgoibartar. Ez gara denok elgoibartarrak baina Elgoibarrek elkartu gintuen noizbaiten mendira joateko. Oraingoan Pagoetan bildu gara ibilaldi laburtu baina emankorrean. Terapia kolektiboa egiteko ere baliatzen gara mendiaz eta abenduko larunbat hau ondo etorri zaigu hortarako. Boskotea gutxitan elkartzen gara baina ez gogo faltaz. Hauek osatzen dugu boskotea: Imanol (Txino), Abel, Joxerramon, Jonpe eta ni neu (Musta). Aian ekin diogu ibilbide terapeutipoari. Aurrez e...
Egun eguzkitsuaz baliatuz eta biharko eguraldiak txarrera egingo duela diotenez Iparraldera jo dugu Patxi eta biok. Gaurkoan Mondarrain mendia (749 m.) aukeratu dugu. Ezpeleta eta Itsasu lotzen dituen errepidetik Legarreko gainera iritsi gara eta hemen utzi dugu autoa. Baserri baten ondotik hasi dugu ibilbidea, Ezkondrai mendixka eskubian utziz. Bistan daukagun mendia da Mondarrain eta ordu bete baino lehen goian gaude. Gailurraren inguruan konglomeratuzko haitz ugari daude eta eraikuntza batzuen aztarnak ere. Gailurretik ikuspegi ederra ikus daiteke, bai itsas aldera eta bai ezker-eskubi ...
Udazkena azkenetan murgilduta dago eta elurra goiz ikusi badugu ere gailurretan, azken asteak egun zoragarriak ekarri dizkigu. Gau eta goiz hotzak dauzkagu aste honetan baina egunez eguzkiak majo berotu ditu bazterrak. Halako egun eguzkitsua hautatu dut mendi ibilaldia egiteko Pagoetan zehar. Aiatik abiatu eta Erniotxikitik Pagoeta mendira gerturatu naiz poliki-poliki. Bidean zehar artaldea utzi dut alboan niri begira. Ez dira izutu elkarren babesean. Pagoak eta haritzak biluztuz doaz udazken gorrian. Laster zuriz estaliko ditu neguak. Halakoetan pentsatuz uste baino lehen iritsi naiz Erni...
Gaur eguraldi ederra dator eta aspalditik igo nahi dudan mendira joan nahi dut: Mendaur. Atzo Patxi animatu nuen eta biok abiatu gara Doneztebe aldera. Elgorriaga eta Ituren pasa ondoren Aurtitzen utzi dugu autoa eta bertatik ekin diogu igoerari. Aurtitzen urtegirako bidea hartu eta berehala markatutako bideari jarraitu diogu. Igoera ez da gogorra hasieran baina urtegira baino lehen dagoen zatian aldapa nabaritzen da. Bideak ariztiak eta pagadiak zeharkatzen ditu eta aldapa lehunagoa eguten da pagoen itzalpean. Urtegira iritsitakoan mahaiak eta jarlekuak dauden tokitik pasa eta errekatxoa ...
Urriaren 19tik 26ra Pirineo katalanean izan naiz Julio Villarekin. Aurrez ere askotan izan naiz Juliorekin mendian baina, niretzat eta lehengo mendizaleentzat mitoa bada ere, gaurko gazteentzat ez da oso ezaguna. Julioren dohaiak azaltzea ez badagokit ere esan dezadan Ekaitz Agirre kazetariak Berrian zioena: Mendizale klasikoaren adibide garbiena da Julio. Pirineotan eta Alpeetan eskalatzen itzal handiko bideak egin ondoren Alpeetan eten zen Bere mendi ibilia. Mont Blancen hanka hautsi zuen eskalatzen ari zela. Parentesi baten ondoren menditik itsarorako urratsa egin zuen eta munduari bira...
Gaur ere eguraldi zoragarria datorrela dirudi. Agian atzo baino bero gehiago baina ez dago kexatzerik. Beasaingo plazan elkartu gara ondo gozalduta eta bizikletak olioztatuta. Zaharrenak garela eta elkarrizketa egin digu aurkezleak. Elgetakoa naizela esan diot eta Joseba elgetarra etorri zait harrituta uste duelako bera dela elgetar bakarra. Bada ez da horrela, ni Orion bizi naizen elgetarra naiz eta bera Elgetan bizi den uberarra. Elgetako mailota daramadanez beste batek ere agurtu nau. Atzo berriz, aupa Orio esaten zidaten. Hasi eta berehala aldapa gogorrari ekin diogu. Eta igoerak bi ord...