Txindokiri itzulia

Alberto Ibiltarixanak | 2014-01-10 00:00

Urte hasieran eguraldi aproposa egiten ari da mendira joateko. Gaur Txindokiri itzulia emateko asmoz atera naiz etxetik. Larraitzko aparkalekuan autoa utzi eta hasi naiz aldapan gora. Berehala, lehen bidegurutzean eskubira egin dut Ausa-Gaztelu (904 m.) mendirantz. Ordu bete baino lehen iritsi naiz gailurrera.

Gailurrean aldare borobil bat dagoela dirudi. Txindokiren zaindaria dela esango nuke. Bertan zerbait jan argazki batzuk atera eta Txindokiri begira gelditu naiz aurrez-aurre. Beherantz egin dut eta ezkerrerantz artu dut. Ez da zaila ibilbidea asmatzea Txindoki beti aurrean daukat eta. Nolanahi ere, behelainoa izanez gero, tracka jarraitu besterik ez daukagu: http://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=1970294

Ez dabil jende askorik. Ibilbide osoan ez dut ikusi ia inor. Baina Txindoki edo Larrunarri (1346 m.) gailurrean hiru gazte aurkitu ditut. Sakanakoak dira eta argazkiak atera gara elkarri. Beharako bidea elkarrekin egin dugu baina lepora iristean nik ezkerrera hartu dut eta haiek igotako bidetik jarraitu dute, Nik mendiaren beste aurpeditik jarraitu dut berriz Larraitzera itzultzeko. Ibilbide polita eta gomendagarria iruditu zait. Itzuli osoa egiteko 4 ordu t'erdi behar izan dut.

 


Utzi iruzkina: