Ibiltarixanak

Ahal dan moduan ibiltziak, nahikua lan ematen dau, nahi dan moduan ibili barik be

Valverdeko irteeran Uraren errota deitzen den bide berdea hartu dugu Trigueros herrira arte (27 Km). Ibilbidea pinadietatik zehar doa, N-435 errepidearen ondotik. Poliki-poliki pinadiak desagertuz doaz eta landa zabalean sartu gara: olibondoak, almendrondoak, frutarbolak eta lehorreko lurrak agertu zaizkigu bidean. Trigueros zeharkatu eta bide berde beretik jarraitu dugu zati batean. Abiadura azkarrean goaz eta ziztu bizian iritsi gara Moger herrira. hau zeharkatzean, bidegurutze batean auto bat gainera etorri zait eta bera ez jotzeagatik lurrera erori naiz bordilloa bizkarrarekin joz. Kol...


Atzo gauean ezetza eman ziguten hostalean gosaldu dugu. Martiren iritzia: ez zuten lanerako gogorik eta kamareroa txakurra da (txakurrek barkatuko diote). Guk kafea eta tea eskatu dugunean begirada nekatua du eta ogi tostatua esan eta uffff egin du. Gaurko ibilbide gehiena pistaz da. Nahiko erraza da eta eukaliptoak eta pinuak tartekatzen dira bidean. Paisajea erabat aldatu da. Mendiak atzean utzi ditugu. Aracenako eta Arocheko mendizerratik hegoaldera egin dugu eta Atlantikoaren gertutasuna nabaria da. Sierra Pelada zeharkatzen du hartu dugun pistak eta San Telmora iristear gaudela meate...


Gosaldu eta lasai atera gara. Gure ostatuan dauden beste bikote batekin elkartu gara bidean eta elkarrekin abiatu gara. Jeitsiera zail xamarrak dira eta gezurra badirudi ere atzean gelditu dira bikotea. Geroxeago Los Marines herrira iritsi gara eta sorpresa ederra aurkitu dugu: Amabirjinaren prozesioa ermitara. Ia herri osoa doa jai giroan, emakumeak bertako traje tipikoz jantzita. Bertan geratzeko tentazioa izan dugu baina aurrera egin dugu zorionez. Bitartean lehengo bikotea aurreratu zaigu eta handik hiruzpalau kilometrora aurkitu ditugu, mutila itxura txarrarekin eroriko baten ondotioz...


Gaur goiz jeiki eta gosaltzera. Ondo lo egitea eta ondo jatea premiazkoa da ondo ibiltzeko. Beraz gosarian ogia tomatearekin eta olioarekin, urdaiazpikoa tartean duela. Edateko tea, baina hemen ez dakite ganoraz prestatzen tea. Gaur ibilbide luzea egin nahi dugu eta azkar irtetzea da kontua. Goizeko 8:30etan abiatu gara. Lehen partea polita eta azkarra da. Dena pistaz egin dugu Viar urtegira arte. Hemendik GR48a jarraituz Almaden de la Plata aldera. Hemen eskontza batekin aurkitu gara eta ia sartu gara zerbait jatera gonbidatuen artean, baina oraindik goizegi zen eta aurrera egin dugu. San...


Gaurkoa ez da izan nire eguna. Gau txarra pasa dut tripetatik. Atzoko afariak ez zidan onik egin eta lo gutxi egin dut gainera. Goizean goiz ateratzeko asmoa genuen baina inoi baino beranduago atera gara. Hotelean ez dira hasten gosariak ematen 9:00ak arte eta kalera joan gara Goizean tracka falta da nire GPSan. Gero bidean zulatua izan dut eta kostata konpondu dugu. Ordezko kamara ez zegoen ondo, besteaak ez zuen balio...azkenean, ordu bete galduta, nola hala konpondu eta aurrera. Alanis herrira 15:00etan iritsi gara. Ignacioren tabernan bazkaldu dugu. Madridista autentikoa da Ignacio ha...


Gosaldu eta 9:00etan puntuan atera gara. Hotz egiten du manga motzetan joateko eta manga luzeak jantzita goaz biok. Euria egiteko itxura hartzen diogu egunari baina bakarrik behin busti gara eta ez askorik. El Guijotik pasa ondoren Hinojosa del Duque herri handira iritsi gara 13:00etan. Kamiozale batzuei galdetu diegu nora joan bazkaltzera. Hauek gomendatu digute El cazador jatetxea. Ederki eta merke jan dugu: 8 euro menu bakoitza kafe/te eta guzti. Sinestezina euskaldun eta katalan batentzat. Bazkal ondoren, 15:00etan berriz martxan jarri gara. Bidean liburua irakurtzen ari den artzain b...


Goizean jeiki eta euria gogor botatzen ari du. Gosaldu ondoren irtetzeko prestatu gara baina denbora egiten jardun dugu euritan ez irtetzeko. 10:00ak aldean, euria moteldu denez, ausartu gara irtetzera euritakoekin ondo babestuta. Handik ordu laurdenera edo atertu du eta eguraldiak hobera egin du goizean zehar. Hasieran errepidez egin dugu zati bat, lokatzaren beldurrez, baina berehala hartu dugu mendiko bidea eta horrela joan gara ia egun osoan. Igoera etzana baina 800 metroko mendatea pasa ondoren Cardeñara iritsi gara. Sarreran guardia zibilak hurbildu zaizkigu gure ibilbide...


Gaur lehenengo etapa egin dugu, egokitzapen etapa. Goizean jeiki, gosaldu eta alokatutako autoa entregatzera joan gara. Tramite guztiak egin ondoren 10:00ak jota atera gara. Bizikletak, alforjak, kamarak, GPSa,..denak probatzeko aukera ona da lehen etapa. Gaurkoa ez da oso gogorra eta egokitze lanetan ibili gara. Linarestik irten eta ordubetera Baños de la Encina herrira iritsi gara ibilbide errazean. Ondoren Andujar aldera abiatu gara. Rumblar urtegia pasa ondoren bideak gorantza egiten du eta lehen aldapa luzea igo dugu. Pistatik zehar ibili arren une batzutan harritsua izan da ib...


Iaz garai honetan Transandalus ibilbidea egin genuen bizikletaz. Marti eta biok joan ginen Andaluziara mendiko bizikletak hartuta. Almerian hasi eta Jaenen bukatu genuen ibilbidearen erdia egin gabe. Eguraldi kaxkarrak eta itzuli beharrak eraginda, bertan behera utzi beharra izan genuen. Orain, berriz hasiko gara utzitako lekuan. Linaresen hasiko gara, Jaengo probintzian. Hemendik Cordoba, Sevilla, Huelva, Cadiz, Malaga...Ez dakit noraino iritsiko garen baina bi astetan zehar Andaluziako probintzia gehienak zeharkatuko ditugu. Astelehenean autoa alokatu eta abiapuntura iritsiko gara Linare...


Errekuperazioa

Alberto Ibiltarixanak | 2014-05-03 00:00

Lesio ondorena da kirolari baten unerik gogorrena. Lehenengo medikuen kontsultak, radiografiak eta erresonantzia. Gero diagnostikoa eta azkenik operazioa. Azkar pasatzea nahi izaten dugu baina fase bakoitzak bere denbora behar du. Nire kasuan lehen fasea azkar joan zen baina ez kosta barik. Mendiko federazioaren aseguruak hiruzpalau egun irauten du baimena ematen erresonatzia egiteko. Gero txanda hartu eta eguna ematerako denbora dexente pasatzen da. Eta ezinegona sortzen da. Diagnostikoa garbia izan da: meniskoa eta barne ligamentua hautsita. Meniskoa operatu behar dela dio Albillos medi...


Alberto

Alberto Agirreazaldegi ibilaldiak kontatzen

Estekak