TA 6. etapa: Aracena-Aroche (55 Km)
Gosaldu eta lasai atera gara. Gure ostatuan dauden beste bikote batekin elkartu gara bidean eta elkarrekin abiatu gara. Jeitsiera zail xamarrak dira eta gezurra badirudi ere atzean gelditu dira bikotea. Geroxeago Los Marines herrira iritsi gara eta sorpresa ederra aurkitu dugu: Amabirjinaren prozesioa ermitara. Ia herri osoa doa jai giroan, emakumeak bertako traje tipikoz jantzita. Bertan geratzeko tentazioa izan dugu baina aurrera egin dugu zorionez.
Bitartean lehengo bikotea aurreratu zaigu eta handik hiruzpalau kilometrora aurkitu ditugu, mutila itxura txarrarekin eroriko baten ondotioz. hauei laguntzen gelditu gara tarte batean eta hobera egin duenean guk aurrera egin dugu eta haiek Aracenara itzuli dira. Ondoren Fuenteheridos herrira iritsi gara. Hau ere herri dotorea da eta bertako toki ezagunena da plazan dauden hamabi iturriak.
Argazkiak ateratzen gaudela Jose Angel inguratu zaigu. Gaurko ibilbidea berak diseinatua da eta bere burua aurkeztera etorri zaigu. Ni bezala, alforjadun bizikleta zaleak ikustean emozionatu egiten da Jose Angel. Kamara bat erosi nahi dut baina hemen ez dago dendarik eta berak eman dit bat.
Gracias Jose Angel por tu colaboración desinteresada. El tramo de Fuenteheridos a Jabugo es uno de los mas bonitos y exigentes que hemos recorrido en la TA. Aunque nos lo dijiste, para nosotros fue una sorpresa, por la dificultad y por la belleza del mismo. Sin embargo, podemos decir que es ciclable al 100%.
Gero beste hiru txirrindulari iritsi dira eta ibilbide bera egiten datoz. GPSrekin ez daukate baina bai ibilbidearen liburua. Gurekin datozen galdetu diegu baina oraindik atsedena hartu behar dute eta guk aurrera egin dugu. Martik dioen bezala 2 laguneko taldeak bi arazo ditu eta hirukoak hiru. Beraz, hobe aurrera egin bakarrik.
Hemendik Jabugo herriruntz goaz. Jose Angelek markatutako bidea orain arteko politena da baina bai zailenetakoa ere. Ia guztia bidezidorra da eta aldapak jarraian, nahiz gora nahiz behera. Merezi du, bai horixe, hemendik pasatzea. Halako batean iritsi gara Jabugora eta hemendik ezin joan urdaiazpikoa probatu gabe. Platerkada ederra jan dugu garagardo bana edanez. Indarrak hartzea komeni da oraindik dexente falta zaigu eta.
Jabugotik irten eta berehala galdu egin gara edo, hobeto esanda, kosta zaigu aurkitzea bide zuzena. GPSaren traka eta liburuko ibilbidea ez datoz bat eta nahastu egin gara. Gizon batek esan digu hortik ez joateko pribatua delako, nik baietz eta Martik gizonari kasu egin nahi dio. Azkenean, aurrera eta atzera egin ondoren, hasieran egin dugun bidea jarraituz, lortu dugu ibilbidea aurkitzea. Ez aurretik lurrera joan barik. Errepidera atera eta Cortegana herrira iritsi gara. Hau ere ikusgarria benetan, gaztelu eta guzti. Zezen plaza ere zaharrenetakoa dela dioskue. Ez dakit hala den baina XIX. mendekoa dela jartzen du. Azken zatia erraza delakoan baina keba. Etapa motza eta erosoa izango zelakoan baina eskerrak aurrerago joatea ez dugun erabaki. Uste baino beranduago, 17:30etan, iritsi gara Pedroche herrira. Ostauta aurkitzea ere ez da izan erraza. Hemen hostal bakarra dago eta beteta dagoela esan digute nahiz eta guk ez sinetsi. Azkenean apartamentu bat alokatu digu Rosik. Dutxatu eta arropa garbiketa egin dondoren kalera atera gara. Kalean jende asko eta giro polita hauteskundeen itxieran. Garagardoak edaten gaudela iritsi dira goizean elkartutako hiru mosketero gaztelaniarrak. Hauek bai daukatela zaila lolekua aukitzea eta nekatuta daude. Halako batean aurkitu dute zerbait. Ondo lo egin eta bihar arte gu afaltzera goaz eta.
Iruzkinak
Lillo 2014-06-03 23:12 #1

Lekaixo bat Euskal Herrittik Andaluziara!

Hori inbidixia: paraje berdiak, herri zurixak, eguzkixa, olibonduak, zezen usaiña, andaluzen salerua, zaldi zurixak, jabugua eta gurpil gaiñeko ibilixa.. Hola bizi leike!

Hankia fenomeno, ezta, Alberto?

Zaindu bizikletak!

Ibiltarixa 2014-06-04 23:22 #2

Aupa Abelillo! hankia burua baino hobeto. Bizikletak be ondo jaozak. Gora Alandalus! Ondo bizi eta esker mila

Utzi iruzkina: