TA 3. Etapa: Pedroche-Fuenteobejuna (93 Km)

Alberto Ibiltarixanak | 2014-05-22 00:00
1

Gosaldu eta 9:00etan puntuan atera gara. Hotz egiten du manga motzetan joateko eta manga luzeak jantzita goaz biok. Euria egiteko itxura hartzen diogu egunari baina bakarrik behin busti gara eta ez askorik.

El Guijotik pasa ondoren Hinojosa del Duque herri handira iritsi gara 13:00etan. Kamiozale batzuei galdetu diegu nora joan bazkaltzera. Hauek gomendatu digute El cazador jatetxea. Ederki eta merke jan dugu: 8 euro menu bakoitza kafe/te eta guzti. Sinestezina euskaldun eta katalan batentzat.

Bazkal ondoren, 15:00etan berriz martxan jarri gara. Bidean liburua irakurtzen ari den artzain batekin egin dugu. Berriketan hasi gara eta liburuaz galdetuta, zerbait egin behar dela dio ez aspertzeko. Irudi bitxia benetan nahiz eta garai haurtan ez hainbesterako.

Fuenteobejunan sartu garanean 19:00ak dira. Ostatua aurkitu eta garagardo bana hartu dugu herria ezagutuz. Lope de Vega poetaren izena darama udaletxe aurreko plazak. Afalostean ni bloga idaztera eta Marti ohera. Ez da erraza bloga egunean eramatea beti ez dugulako wifi konexiorik. Gaur badugu baina gelan ez da hartzen.

pedrona

pedrona 2014-05-27 00:31 #1

<p>EUTSI GOIARI</p>


Utzi iruzkina: