TA 2.etapa: Marmolejo-Pedroche (90 Km)
Goizean jeiki eta euria gogor botatzen ari du. Gosaldu ondoren irtetzeko prestatu gara baina denbora egiten jardun dugu euritan ez irtetzeko. 10:00ak aldean, euria moteldu denez, ausartu gara irtetzera euritakoekin ondo babestuta. Handik ordu laurdenera edo atertu du eta eguraldiak hobera egin du goizean zehar.
Hasieran errepidez egin dugu zati bat, lokatzaren beldurrez, baina berehala hartu dugu mendiko bidea eta horrela joan gara ia egun osoan. Igoera etzana baina 800 metroko mendatea pasa ondoren Cardeñara iritsi gara. Sarreran guardia zibilak hurbildu zaizkigu gure ibilbideaz interesatuta galderak egin eta animoak ematera. Jakingo bazuten katalana eta euskalduna garala!
Cardeñan zerbait jan ondoren aurrera egin dugu Villanueva de Cordoba arte. Hona 15:15etan iritsi gara. Berriz ere zerbait jateaz gain tea ta kafea hartu dugu bidea errazteko. Paraje ederrak ikusi ditugu bidean, oreinak eta untxiak nun nahi. Hemengo haziendetan animalia hauek ikusi ditugu: behiak, zaldiak, ardiak eta txerriak.
Etapa bukatzeko 7 km falta direla euria hasi du baina lau tanta besterik ez dira izan. Arratsaldeko 18:30etan iritsi gara Pedroche herrira. Hemen pentsio bakarra dago eta bertan hartu dugu ostatua. Pedrochek 1500 biztanle izan arren 18 taberna daude eta gehienak erdi hutsik edo itxita. Krisiaren eragina asko nabari dela diote tabernariek. Dutxatzen ari ginen bitartean krsiston zaparrada bota du. Eskerrak barruan ginela!
Iruzkinak
3.PEDRONA 2014-05-23 09:23 #1
<p>Pedroche hori bai mozkor kuadrilla.18 taberna egoteko garai batian lafiada ederrak gongo ziran. Zuek ura eta isostarrak hartu eta segi aurrera!!</p>
Utzi iruzkina: