TA 1. Etapa: Linares-Marmoleko (73 Km.)

Alberto Ibiltarixanak | 2014-05-20 00:00
2

Gaur lehenengo etapa egin dugu, egokitzapen etapa. Goizean jeiki, gosaldu eta alokatutako autoa entregatzera joan gara. Tramite guztiak egin ondoren 10:00ak jota atera gara. Bizikletak, alforjak, kamarak, GPSa,..denak probatzeko aukera ona da lehen etapa. Gaurkoa ez da oso gogorra eta egokitze lanetan ibili gara.

Linarestik irten eta ordubetera Baños de la Encina herrira iritsi gara ibilbide errazean. Ondoren Andujar aldera abiatu gara. Rumblar urtegia pasa ondoren bideak gorantza egiten du eta lehen aldapa luzea igo dugu. Pistatik zehar ibili arren une batzutan harritsua izan da ibilbidea eta zaila egin zaigu. Nolanahi ere, 15:00etan Andujar herri politera iritsi gara eta, gosetuta gaudenez, bertan bazkaltzea erabaki dugu. Bazkari ederra eta merkea izan da.

Andujarreko erdigunea ikusi ondoren, aurrera jo dugu eta 17:30etan Marmolejora iritsi gara. Herri txikia baina bizitza haundikoa da Marmolejo. Herriko plazako hostalean hartu dugu gela bana eta bertan afaldu. Hemengo prezioek ez daukate zerikusirik Euskadikoekin. Hemen dena askoz merkeagoa da. Bestalde bertako jendea oso atsegina da.

Eguraldi ederra gaurkoa. Kanpoan afaldu dugu manga motzetan. Hala ere biharko iragarpenek euria ematen dute inguru honetan. Bertakoek diote ez duela asko egingo. Ea bada asmatzen duten.

haritz

haritz 2014-05-21 16:44 #1

<p>Eman gogor Al-Andslusen, Al-ber!!</p>

amama

amama 2014-05-22 09:07 #2

<p><em><strong>Zure tramumatologuak esandakuari jarraittuz, &nbsp;txintxo txintxo zabiz hor erreabilitazioa egiten, bueltan, belauna sendatuta, burua despejauta eta umoria be aldatuta ziero. Hori baino tratamentu egokiagorik eztao</strong></em></p>


Utzi iruzkina: