Transandalus 2. Zatia
Iaz garai honetan Transandalus ibilbidea egin genuen bizikletaz. Marti eta biok joan ginen Andaluziara mendiko bizikletak hartuta. Almerian hasi eta Jaenen bukatu genuen ibilbidearen erdia egin gabe. Eguraldi kaxkarrak eta itzuli beharrak eraginda, bertan behera utzi beharra izan genuen. Orain, berriz hasiko gara utzitako lekuan.
Linaresen hasiko gara, Jaengo probintzian. Hemendik Cordoba, Sevilla, Huelva, Cadiz, Malaga...Ez dakit noraino iritsiko garen baina bi astetan zehar Andaluziako probintzia gehienak zeharkatuko ditugu. Astelehenean autoa alokatu eta abiapuntura iritsiko gara Linaresen. Ea aurten eguraldiak gehiego laguntzen digun.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: