TA 4.etapa: Fuenteobejuna-Cazalla de la Sierra (74 Km)

Alberto Ibiltarixanak | 2014-05-23 00:00

Gaurkoa ez da izan nire eguna. Gau txarra pasa dut tripetatik. Atzoko afariak ez zidan onik egin eta lo gutxi egin dut gainera. Goizean goiz ateratzeko asmoa genuen baina inoi baino beranduago atera gara. Hotelean ez dira hasten gosariak ematen 9:00ak arte eta kalera joan gara

Goizean tracka falta da nire GPSan. Gero bidean zulatua izan dut eta kostata konpondu dugu. Ordezko kamara ez zegoen ondo, besteaak ez zuen balio...azkenean, ordu bete galduta, nola hala konpondu eta aurrera.

Alanis herrira 15:00etan iritsi gara. Ignacioren tabernan bazkaldu dugu. Madridista autentikoa da Ignacio hau eta finala dela eta ez dela, fanfarronanadak botatzrn jardun du. Marti ere sartu da berarekin baina madrilzale peto-prtoa da eta onok ateratzen da. Azkenean erregalo eta guzti atera gara.

Bazka ondoren martxan jarri eta 17:00ak aldera iritsi gara Cazalla de la Sierra herri politera. Herria oso luzea da 5.000 biztanle izateko baina herri gehienak hemen txuriak eta luzeak dira.


Utzi iruzkina: