Goiz jeiki gara, 6:30etarako. Ni azkena izan naiz, beti bezala. Hauen ezin egona nabaria da. Gosarian ez dabil jende asko. Eskandinaviarrek ez dute gosaltzen ala? Gelara itzuli eta eguneko gauzarik inportanteena egin behar dugu: kaka. Ez da giro gure komunean. Txanda hartu ezinda gabiltza. Traste guztiak hartu eta martxa. Eskiak eta botak atzo eraman genituen irteerara; baita arropen poltsa ere. Beraz, ia esku hutsik goaz. Beste guztiak eskiak eskuetan eta botak jantzita. Hasieran behintzat asmatu dugu. Moenako erdigunean daude irteerara garamatzaten autobusak. Sekulako hilara dago autobuse...
Gosaldu ondoren, gelan egoteko astirik gabe, Eliseo jeitsi da eski-gelara eskiak prestatzera. Gabrielek ere berehala hartu du bide bera. Gaur lasai ibili behar ginelakoan nengoen baina nire lagunak ez daude txantxetarako. Ni iritsi naizenean erabat konzentratuta daude biak eskiak prestatzen: parafinatzen, argizaria ematen, garbitzen, plantxatzen...eskiak tartean daudelako, bestela pentsatuko nuen hoteleko zerbitzariak direla. Finlandia zeharkatu nuenean ikusi nuen, estrainekoz, argizaria ematearen liturgia. Ez nuen uste nire burua aurkituko nuenik halako zereginetan. Gezurra badirudi ere o...
Esnatu garenean dena zurituta dago. Ez du asko egin baina gauez 10 zm. inguruko elur geruza bota du. Atzoko argazkia eta gaurkoa desberdina da. Gaur probatu ditugu elurra eta eskiak. Irten aurretik Gabriel eta Eliseo aritu dira elur mota aztertzen. Elurraren tenperatuta hartu dute termometro baten bidez. Nik gaixorik nagonean bakarrik erabiltzen dut. Igandeko ibilbidean bertan ibili gara Pozza di Fassa herritik Canazeiraino eta buelta. Bi itzuli egin ditugu eta 38 Km. Lehenengo egunerako nahiko da. Nekatuta bukatu dugu. Arratsaldean, zerbait jan ondoren, Cavalessera joan gara dorsalak et...
Aurten Dolomitetan izango gara iraupen eskiko proba ezagun hau egiten. Marcialonga 2015 datorren igandean izango da baina gaur iritsi gara Dolomitetako paraje zoragarrira. Moena herrian gaude eta bihartik igandera arte bertan ibiliko gara eskiatzen eta inguruak ikusten. Aurrez ere egin nuen proba hau. Ez nuen uste hainbeste urte igaro zirenik baina, 1998an izan zen, orain dela 17 urte. Hainbeste? Trentinoko bailaran mahastiak daude nonnahi. Bistan da hemen ardoa nagusi dela, ia Italia osoan bezala. Orduan proba berezia, erakargarria eta errepikatzeko modukoa iruditu zitzaidan. Bada hemen g...
Gure asmoa trekinga egitea da Atlas mendietan eta ahal bada, M`Goun mendia (4.068 m) igotzea. Lau lagun etorri gara: Fernando, Benja, Andoni eta ni. Marrakachen gaua egin ondoren, astearte goizean, goiz abiatu gara furgonetan Atlas mendikateko ipar-ekialdera, Tizin Oughbar herrira. Azilalen egin dugu geldialditxo bat tea hartzeko eta komunera joateko. Zazpi ordu iraun du bidaiak eta 14:00ak aldera iritsi gara Ouzud aterpetxera. Bidean euria eta elurra ere egin digu. Bide ertzean umeak daude zerbait eskatzen eta gidariak ur botila bat eman dio ume bati. Geroago neska bat hartu dugu eta herri...
Gaur Imanol dugu gidari eta bidelagun. Berak gonbidatu gaitu gosaltzera Boom herriko ibai ondoko kafetegi eder batera. Gosaria baino bazkaria izan da. Ondoren Breendonk gotorlekua ikustera joan gara. Breendonk, hasera batean gotorleku militarra zena, gero nazien kontzentrazio-esparru bihurtu zen. Judutarrak eta preso politikoak pilatzen zituzten bertan Alemaniara eraman aurretik. Bost urte iraun zuen indarrean, 19940tik 1944ra bitartean, eta 3500 pertsona baino gehiago izan ziren atxilotuak eta horietatik 300 gutxienez, bertan hil ziren. Bisita zirraragarria izan da. Eraikinean oso ondo i...
Gante ez da Brujas hainako ezaguna. Brujas turistikoagoa da baina Gante agian ederragoa. Guri behintzat gehiago gustatu zaigu, nahiz eta egun petrala izan. Euria izan dugu ia egun osoan eta atzoko argitasuna falta izan zaio gaurko egunari. Tren geltokitik irtetzean ikusi dugu bizikletak hemen duen garrantzia eta lekua. Aparkalekuan bizikleta askoz gehiago daude autoak baino. Baina nola aurkitu norbere bizikleta? Nolanahi ere, nahiz eta erdigunean obra dexente izan, gehiena ikusten saiatu gara. Udaran hemen izan ginen bizikletaz baina erdigunea ikusteko betarik ez genuen izan eta gaur patxa...
Goizeko 10:15etan tren geltokian gaude baina, harrigarria bada ere, trena berandu iritsi da eta hamar minutuko atzerapenarekin atera gara. Belgikako trenak oso puntulak omen ziren garai batean baina egun Euskotrenekoak puntualagoak dira nonbait. Bi ordu pasako bidaia motza egin zaigu. Pakek eta biok aurreko egunetan bizitako pasarteak gogoratzen azkar iritsi gara Brujasko geltokira. Hemendik atera eta turismo bulegoarekin egin dugun topo. Planoa eta beste informazio ugari jaso ondoren, Hodeiren kartela jarri eta Koro bere amaren eskutitzak utzi ditugu jendeak har dezan. Poliki-poliki erdi ...
Goizean goiz joan dira galdakoztarrak. Gu berandu jeiki gara eta Imanolen etxera joan gara bazkaltzera. Imanolek prestatu du bazkari ederra:zopa eta izokina pasta brikean. Goiz bazkaldu dugu, ondoren kontzertu berezi batera goaz eta. Imanolek eta Brasserie Croque-Notes bere taldeak eskaintzen dute kontzertua eta bertara gonbidatu gaitu. George Brassens kantari frantsesaren kantak eskaintzen dituzte eta pozik onartu dugu gonbita gu ere kantari honen zaleak ginelako, batez ere Xabier Leteri esker. Kontzertua auzo bateko kafe-antzokian da eta entzuleen bataz besteko adina gure antzekoa da. No...
Goiz jaiki eta udaletxeko plazan elkartu gara denok lanerako prest. Pankartak, globoak eta kartelak prestatu eta plaza erdia guretzat hartu dugu. Oraindik ez dabil jende askorik, baina poliki-poliki plaza betetzen doa. Denon artean osatu dugun puzzleak Hodeiren irudia dauka erdian eta bera dago gure buruan eta guztion bihotzean. Hodei desagertuta dagoela gogoratzea da helburua. Flandiarrei esan nahi diegu ez garela Hodeirekin ahaztu eta Anberesko udalari eskatu nahi diogu ez daitezela ahaztu. Hemengo hedabide asko hurbildu zaizkigu eta horien galderei erantzuten jardun dute Pablok, Hodeire...