Ganten euripean
Gante ez da Brujas hainako ezaguna. Brujas turistikoagoa da baina Gante agian ederragoa. Guri behintzat gehiago gustatu zaigu, nahiz eta egun petrala izan. Euria izan dugu ia egun osoan eta atzoko argitasuna falta izan zaio gaurko egunari. Tren geltokitik irtetzean ikusi dugu bizikletak hemen duen garrantzia eta lekua. Aparkalekuan bizikleta askoz gehiago daude autoak baino. Baina nola aurkitu norbere bizikleta?
Nolanahi ere, nahiz eta erdigunean obra dexente izan, gehiena ikusten saiatu gara. Udaran hemen izan ginen bizikletaz baina erdigunea ikusteko betarik ez genuen izan eta gaur patxadaz hartu dugu. Udako aterpetxetik gertu ibili arren, hemen ez gara izan baina beste aterpetxea ezagutzeko aukera izan dugu. Udakoa baino ederragoa da eta gomendagarriagoa ere bai.
Eguraldiak ez digu asko lagundu baina ederki pasa dugu. Euria gogortzen zenean zerbait hartu edo bazkaltzeko aprobetxatu dugu eta konturatu gabe pasa zaigu eguna. Itzultzerakoan, trenak arazoren bat izan du eta ia ordu bete beranduago iritsi gara Anberesera. Esaten nuen atzokoan Belgikako tren sarea ez dabilela fin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: