Anberesen Imanolen kontzertuan

Alberto Ibiltarixanak | 2014-10-19 00:00

Goizean goiz joan dira galdakoztarrak. Gu berandu jeiki gara eta Imanolen etxera joan gara bazkaltzera. Imanolek prestatu du bazkari ederra:zopa eta izokina pasta brikean. Goiz bazkaldu dugu, ondoren kontzertu berezi batera goaz eta.

Imanolek eta Brasserie Croque-Notes bere taldeak eskaintzen dute kontzertua eta bertara gonbidatu gaitu. George Brassens kantari frantsesaren kantak eskaintzen dituzte eta pozik onartu dugu gonbita gu ere kantari honen zaleak ginelako, batez ere Xabier Leteri esker. Kontzertua auzo bateko kafe-antzokian da eta entzuleen bataz besteko adina gure antzekoa da. Nolanahi ere, gustura egon gara eta Jo Vermeulen kantari eta aurkezle atseginak Imanolen herkideen aipamena egin du, flamendarrez, gu seinalatuz

Aretoearen kanpoaldean, ondoko areto batean dantzariak ari dira entsaiatzen eta bertara inguratu naiz. Anberesko Lange Wapper dantza taldeko dantzariak eta musikariak dira. Konturatu dira gu ez garela bertakoak eta hitz egiten hasi orduko esan diegu euskaldunak ginela. Harri eta zur gelditu gara Marc zuzendatiak esan digunean Eibarren eta Markinan egona zela eta Oier Araolaza elgoibartarra ezagutzen duela. Bai mundu txikia!

 


Utzi iruzkina: