Christian austriarra
Igandean, Orion, bide ertzean aurkitu nuen Christian bizikleta kargatua lagun zuela, nora joan asma ezinik. Halakoetan berehala arrimatzen naiz eta laguntza eskaini nion. Errezilera joatea nahi zuen eta ez zekien nondik joan. Zergatiaz galdetuta, aterpetxearen bila zebilela eta Artaunsoro aterpera joan nahi zuela zioen. Eskerrak garaiz galdetu nion, bestela han joango zen Aizarnatik gora. Hara ez zeukala iristerik zama horrekin eta hobe zuela Zarautzen gelditzea. Nire etxea eskaini nion baina Zarauzko aterpera joatea erabaki zuen.
De Christian austriarra |
Gauean deitu zidan eskerrak emateko eta hurrengo egunean bidelagun egiteko eskaini nintzaion. Gaur, astelehena, elkarrekin abiatu gara Getarian barrena Zumairaino. Itsaslabarrak ikusi ondoren aurrera jarraitu dugu. Itziar gainera iristean zerbait jatera gelditu gara bertako jatetxean. Salda eta pintxo bana jan eta lasai egon gara jardunean.
Christian, ich hoffe, wir in den Picos de Europa zu erfüllen oder aber auf dem Rücken, wie Sie durch Orio passieren.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: