Kirunan eskiatzen
Kirunan elkartu gara talde osoa. Ane eta Alito trenez iritsi dira eta Eba, Raul eta Andoni hegazkinez.
Hauen zain geundela eskiatzen hasi gara pistetan, baina txakurrek tiratutako eskiatzaileen Suediako txapelketa zegoen eta kontuz ibili behar izan dugu trabarik ez egiteko. Lehen aldiz ikusi dut, zuzenean, jendea txakurrekin eskiatzen eta gustatu zait. Egunen batean probatu beharko dugu.
Gero elurra hasi du eta dena batu ondoren abiatu gara. Hemengo aterpetxean lo egingo dugu gaur. Bihar hemendik hasiko dugu zeharkaldia Kungsleden ibilbidetik, txaboletan lo eginez. Gaur irteerako atean egon gara.
Ibilbide hau ikusgarria izan behar omen da, erregearen ibilbidea ere deitzen diote.
Eguraldi lainotsua emanda dago, baina ona egingo duelakoan nago. Ea aurora borelak ikusten ditugun.
Iruzkinak
Marijuli 2012-03-12 10:04 #1

Egun on denori.

Ikusten det Bilbon juxtu juxtu abioian sartu zian bostak hor dittuzuela...

Tira, oaiñ disfrutatzea.

Guk hemendik Albertori esker segida emango dizuegu.

Muxu bana denoi.

Amaia 2012-03-12 12:11 #2
Nahiz eta kuadrilla haundiagoa zerate, ze enbidixia, jarraitu horrela. Muxu haundi bat. Juan eta Amaia.

Angel eta Edurne 2012-03-12 22:09 #3
Bidai polita! Hemen nabil ni egunero: Google → mapa Hökberg , mapa Kirura, mapa Jokkmokk. Batzuk kirola, besteek geografia, je,je. Hau da bidai imajinarioa! Muxu haundi eta beroa, beharko duzue eta!. Angel eta Edurne
Mertxe 2012-03-13 11:13 #4
Albert,
Oin ezkero azal guztia erreta¡ Ipini krema ugari eskuetan eta arpeixan. Ze moduz gaur baba gorrixak bazkaltzeko? (odolostiakin, of course¡)

Arantxa eta Kepa 2012-03-13 17:18 #5
Aupa Alberto! Zer moduz gabiltza,urte sabatikoa ederki aprobetxatzen ezta? A ze inbidia!
Ondo pasa eta etortzean kontatuko diguzu zure esperientzi berria.
Muxuak

ElorrioFamili 2012-03-13 17:31 #6
Kaixo denoi, Zelan dijoa dana? Ondo ikusten dugun bezela.
Bueno badakizue gu hemen edozertarako gaudela, eta inportanteena, DISFRUTATU!
Muxu potolo potolo potoloak, Elorriotik.

Antzuola 2012-03-13 22:13 #7

Kaixo Albert, kontatuko diguzu nola eskiatzen den txakurrekin?

bakarrik ere nahiko lanekin ibiltzen gara. Segi disfrutatzen eta guk jarraituko dogu inbidia pixkat pastzen.

Besarkada bat

Elixabete 2012-03-15 13:34 #8
Kaixo, Alito eta taldea!
Marijulik eman digu zuen berri eta kuxkuxeatzeko aprobetxatu dugu. Ikusgarria dena!
Animo beroak bidaltzeko idazten dizuet batez ere.
Besarkada bana, ederki pasa eta onik itzuli.
Utzi iruzkina: