Kategoria: wskia
Kirunan elkartu gara talde osoa. Ane eta Alito trenez iritsi dira eta Eba, Raul eta Andoni hegazkinez. Hauen zain geundela eskiatzen hasi gara pistetan, baina txakurrek tiratutako eskiatzaileen Suediako txapelketa zegoen eta kontuz ibili behar izan dugu trabarik ez egiteko. Lehen aldiz ikusi dut, zuzenean, jendea txakurrekin eskiatzen eta gustatu zait. Egunen batean probatu beharko dugu. Gero elurra hasi du eta dena batu ondoren abiatu gara. Hemengo aterpetxean lo egingo dugu gaur. Bihar hemendik hasiko dugu zeharkaldia Kungsleden ibilbidetik, txaboletan lo eginez. Gaur irteerako a...