Umea-Jokkmokk

Alberto Ibiltarixanak | 2012-03-09 23:14
2

Gaurko eguna ere furgonetan bidaiatzen egin dugu. Laponiako iparraldera joateko kilometro asko dago eta egun osoa behar izan dugu. Umeatik Luleara 270 Km. eta hemendik Jokkmokkera 170 Km.


Gosaldu ondoren, Umeako kaleetan buelta bat eman dugu herria pixka bat ezagutzeko. Elurrez egindako gaztelu batean eskolako ume txikiak zeuden jolasean.


Beste kale nagusi batean hainbat artistaren elurrezko eskulturak daude. Zero azpiko tenperaturekin erraz mantentzen dira eta negu osoan daude ikusgai. Erdialdeko liburutegia ere ikusi dugu eta oso handia da. Sarrera, librea izaten da, eta interneteko konexioak ere doan dira.

Aterpetxera itzuli eta 10:00etan atera gara Baltiko itsasoaren ertzetik doan errepidea jarraituz. Itsasoa zati batzuetan izoztuta dago baina ez guztiz. Hotz handia egiten duenean dena izozten da eta ferriak ibili ezin direnez autoek izotz gainetik zeharkatzen dute itsasoa. Bidaian elurra egin du, batez ere Luleatik aurrera, eta bide guztia zurituta zegoenez mantso joan gara, 80Km./orduko abiaduran.

Jokkmokk herrira 16:00etan iritsi gara eta museoa orduan itxi dute. Jokkmokk Suediako Laponiaren hiriburua da eta samiei buruzko museoa dago han. Aterpetxea berehala aurkitu dugu eta bertan gelditu gara.

K2

K2 2012-03-10 18:06 #1

Bigarren ekipoa osatuta? Zelan heldu dira? Argazki kuriosoak, leku interesgarriak. Zuek indarrez? Animatuta? <br />

eup

eup 2012-03-10 23:36 #2

Aupa gaztiak (eta zaharra) , ALETIXAK Mantxesterren kriston partidua ein zaban eta afiziƱua...insuperablia. Real zaliak inbiri galanta!!<br />


Utzi iruzkina: