Hegazkin istripua
Atzo gauean, gure aterpean, militarren mugimendua hasi zen eta ez genekien zer gertatzen ari zen. Gehienak ohera joanda zeuden eta derrepente militarrez betetzen hasi zen aterpe handia. Berehala konturatu ginen zerbait larria gertatzen zela eta gero jakin genuen hegazkin bat erori zela Kebnekaise menditik gertuan eta bertan zihoazen militarrak desagertuta zeudela.
Gaur goizean jaiki garenean, mobida handiagoa zegoen barruan eta kanpoan. Militar suekoak eta norbegiarrak irten eta sartu, helikopteroak, motoak eta oruga itxurako ibilgailuak joan etorrian.
Nonbait abioia norbegiarra zen eta pasa ginen tokitik distantzia gutxira erori zen.
Aterpe osoa militarrez beteta eta ingurua ibilgailuz josita.
Gosaldu eta berehala atera gara. Bidean ere ibilgailu horietako askorekin gurutzatu gara eta horietako bat ia irauli da gu saihesteagatik.
Han gelditu da ez aurrera eta ez atzera elurretan.
Aurrera egin dugunak gu izan gara, han ezin genuen ezer egin-eta. Eguerdi aldera iritsi gara Nikkaluoktara eta hemen bertako egunkari bateko kazetariak galdetu digute istripuaz.
Gure harridura interneten honi buruzko berria ikusi dugunean.
Kiruna herrira iritsi ondoren Aftonbladet egunkarian ikusi dugu istripuaren berria.
Iruzkinak
eup 2012-03-17 01:04 #1
Hemen ere atera da albistea.
Hurrengo asterako ze plan?

Celia 2012-03-17 16:12 #2

KAIXO ALBERTO!! QUE ENVIDIAAAA YO TENDRE QUE

ESPERAR A LA JUBILACION Y COMO MUCHO PODRE

IR A BENIDOR PORQUE EL ESQUELETO NO ME DARA

PARA MAS, DESDE AQUI SEGUIREMOS TUS AVENTURAS

Y CUANDO FINALICE TE DIRE ¡VEN Y CUENTALO!

¡AUPA MUTIL! BESARKADA HANDI BAT!!!!

gurutze 2012-03-20 18:47 #3
Abenturak eta mobidak,bai daukazu gauzak memorian gordetzeko.
Gogua etxera itzultzeko, edo beste 2 ilabete kanpo egoteko?
Utzi iruzkina: