Kungsleden, 1.etapa: Abisko-Abiskojaure
Goizean eguraldi beldurgarria egiten
zuen: elurra eta haize bortitza. Egoera honetan bilerara deitu gaitu
Josuk. Kontua da zer egin, abiatu ala beste plan bat antolatu. Ez zegoen
argi gure artean eta eguraldi iragarpenak ikusi ditugu internetez. Ez
ziren oso baikorrak baina ez geunden denok ados: batzuk optimistago
besteak baino. A plana utzi eta B eta C planak ere aktibatu dira.
Hala ere, eguerdira arte itxoitea erabaki dugu. Dena dela 11:00etarako
urdinuneak agertu dira eta irteteko prestatu gara. Traste guztiak
batu, pulkak prestatu eta 11:20 inguruan abiatu.
Gaurkoa aklimatazio eguna da, batez ere
pulkak ondo doazen probatzeko eta egun aproposa daukagu
horretarako. Arrastoa egina dago baina haizearen eraginez une
batzuetan ez hain garbi. Halako batean okerreko bidea hartu dugu,
baina Josu konturatu da eta berehala zuzendu dugu.
Hortik aurrera eguraldiak txarrera egin
du eta eskerrak elurretako motoak pasa diren, bidea jarraitzea
erraztu baitute.
Gero lakura iritsi gara eta haizearen indarra
nabarmenagoa izan da. Nolanahi ere, hau zeharkatzeko 4 Km. daudenez,
laster iritsi gara aterpetxera. Ibilbidea 14 Km.koa izan da eta 4 ordu
inguru egin dugu.
Aterpean estufa piztuta dago eta epeltasun goxoak hartu gaitu. Arropak lehortzen jarri, aldatu eta zerbait jan eta gero solasaldi lasaian egon gara. Laster amaitu da lasaitasuna, dozena bat laguneko taldea iritsi denean. Orain, sukaldean, afaria prestatzen hasi garenean, giro zaratatsu bihurtu da. Afaldu eta lotara goazela norbait atera da kanpora elurretako komunera eta haren oihuak entzun ditugu: Aurora, aurora! Ez da ba izango Josuren izeba Aurora! Ez, aurora borealaz ari da. Berehala denok kanpora atera gara aurora ikustera. Izango dira egun hobeak ikusteko baina gaur ere ondo ikusi dugu.
De Abisko-Abiskojaure |
Iruzkinak
Ira 2012-03-15 17:19 #1
Giro hotza, haizia eta hala ere zuek egualdixari kontra ein eta aurrera. Ia ba pixka bat berotu, afaldu, deskansau ta bixar berriz hotzetara juateko moduan zaudeten. Hotzak gosiak baino hobeto erakusten omen dau eta hotzetik badaukazuenez ia ba asko ikasten dozuen. Hemen eguzkixa ta behelainua bixak batera eta fresko, ez hor beste baina… Aditua hor daukazuenez Taosa omen dao itsasaldian eta horren ondorixua hemengo girua. Ondo-ondo ibili ta zuen berri gehixaon zain. Oriotik muxuak danontzat.<br />
pk 2012-03-15 18:37 #2
Luze ein jaku egun hauetako ixilunea...pozik jaso dogu zuen berri. Zaindu!
orioarraunean 2012-03-15 23:39 #3
<p>Athleticcccccccccccc !!... Bilbon bai berotasuna. </p>
<p>Dedio, zuen argazkiak ikusita hoztu egiten nauk... ondo segi!</p>
<p> </p>
Utzi iruzkina: