1. etapa: martxoak 9

Alberto Ibiltarixanak | 2008-03-09 22:26
4

Gaur goiz jaiki gara, 06:30ean gosaldu eta gero traste guztiak autobusera. Honek Errusiako mugara (60km.) eraman gaitu. Goizeko bederatzietan atera gara. Etapa gogorra eta nahiko luzea 63Km.

Eguraldia ez da izan txarra, baina lainotua, eta elurra ere egin digu; ez egun osoan. Tenperatura -10 eta -5 gradu bitartekoa,  gorabehera handiekin.

Niri nahiko luzea egin zait, baina nahiz eta ia ilunduta (17:30ean iritsi naiz Kuusamora) iritsi naiz eta ez da gutxi. Euskaldunon taldekook ondo bukatu dugu denok. Ea biharko ondo errekuperatzen naizen. Horretarako, Pakek emandako errezeta erabiliko dut. Biharkoa ere 65 Km.koa da baina ez dirudi hain aldapatsua denik. Ia egia den.

nivea

nivea 2008-03-10 00:40 #1

Las pasiones humanas son un misterio. Los que se dejan llevar por ellas no las pueden explicar, y los que no las han vivido no las las pueden comprender. Hay hombres que se juegan la vida por subir una montaña. Nadie, tampoco ellos, pueden explicarse realmente por qué."
(Michael Ende)

Etiam

Etiam 2008-03-10 09:28 #2

Aupa zu, Alberto! Hemendik, pantaila aurretik bada ere, animooooo!

Lillo

Lillo 2008-03-10 15:07 #3

Aupa, Albert!

Zer moduz Laponiako zure ametsa?

Amets bat egi bihurtzeko prozesuan, inportantiena ez omen da ametsa lortzeko momentua, ametsa lortzeko bidia edo prozesua bera baizik. Behin ametsa lortuta, listo, dagoeneko ez da amets...

Eutsi goixari, eta majo gozau zure amets-bide zuri horrekin...

Hi, eta hurrengo kronikan ia apur bat gehixago luzatzen haizen, ni goguakin geratu nok eta. Zer dok, kantsaziuagaittik, ala hotzan hotzakin emoziuak ere izoztuta al dittuk?

Alimo!

txino

txino 2008-03-10 17:11 #4

Musta, danon aurrian esateko modukua al dok Pakek emandako errekuperazio-errezetia? Jakinmiñak zulatuta geratu nok!

Utzi iruzkina: