Lobos errekatik zehar
Ucero herrian hasi dugu ibilbidea. Autoz iritsi gara bertara Covaledatik. Bizikletak jeitsi eta 10etarako ekin diogu ibiliari. Hasi eta berehala Uceroko gaztelura iritsi gara. Berreraikitze lanetan ari dira eta taldekoen ustetan hemendik hogei urtera nahiko lan izango dute zutik mantentzen.
Ondoren erreka ondoko bide hestu eta ikusgarrian jarraitu dugu errepidera iritsi arte. Aldapaz gora errepidez egin dugu lasai-lasai Galianako begiratokiraino. Hemen sekulako ikuspegia daukagu begien aurrean.
Errepidez jarraitu dugu Casarejos herrira eta gero Las Merinas mendiarteatik beherantza azkar jeitsi gara. Halako batean neska puska ederra ikusi dugu eguzkia hartzen eta zerbait esan orduko besteak ikusi ere ez ditut egin. Pentsa ze azkar pasa diren bartzuk hileoria zela diote eta besteentzat morena zen. Nolanahi ere, San Leonardo de Yaguetik hurbil iragan ondoren, Hontoria del Pinar herrira iritsi gara eta hemen geldiunea egin dugu zerbait janedan eta atsedena hartzeko. Gaur ere ardoaren laguntzaz errezago sartu da ogitartekoa.
Herriaren irteeran karabanentzako aparkalekua dago eta hemen hasten da arroilaren benetako jeitsiera. Haiseran bidea erraza da baina gero asko estutzen da eta une batzuetan tarte arriskutsuak dituenez arreta handia jarri behar da ez erortzeko. Oinez ere egin ditugu zatitxo batzuk. Erreka lehorra dago baina une oro bidezidor egokia aukeratu beharra dago batzuetan ezkerretik eta besteetan eskuinetik. Halako batean, erreka zeharkatzera zihola Mertin airean atera da bizikleta gainetik. Gezurra badirudi ere ezer ez zaio gertatu eta argazkiak ateratzeko patxada izan dugu. Jeitsiera osoak 25 Km inguru ditu baina erdi inguruan errepidea gurutzatu dugu Zazpi begiko zubi azpitik. Hemendik beherakoa errazagoa dela dirudi baina jende gehiago ere ibiltzen da, nahiz eta gaur apenas dabilen jenderik. Halako batean familia euskaldun batekin egin dugu topo. Poliki-poliki azken aldera hurbiltzen gaude eta parajeak ikusgarriak dira. Gaur matxurarik ez dugulakoan baina Gabrielen txirrinduari atzeko disko-balazta puskatu zaio. Gizon ausarta denez aurrera jo dugu eta, frenatu beharra izanez gero, hanka erabili dezala mutikotan bezala.
Azkenean iritsi gara kobazulora eta San Bartolome ermitara. Egia esateko, niretzat aurrekoa askoz politagoa da hau baino. Ez dut etorri nahi hona jaiegun batean. Atzo, igandea, jendez beteta egongo zen, baina orain, zorionez, ez dabil askorik. Bukatzeko, aparkalekutik gertu dagoen jatetxean garagardo bana hartu dugu eta errepidez iritsi gara Ucerora.
Ikusi nahi duenarentzat hemen dago jarraitu dugun tracka:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: