Adio Lofoten, kaixo Suedia

Alberto Ibiltarixanak | 2012-03-21 23:50
4

Lofoten irlak atzean utzi eta peninsulara goaz. Goiz jaiki gara ferrya hartzeko Moskenesen eta zazpiretarako furgonetarekin ilaran geunden ferrya noiz etorriko zain. Bitartean gure atzeko italianoekin jardun naiz berriketan. Haiek ere iparraldean ibili dira eskiatzen.
Ferrya 08:00etan atera da eta 11:30ean Bodora iritsi gara. Eguraldia txarra da gaurkoa. Euritan jaiki gara eta ilun jarraitzen du. Itsasoa ere ez dago bare eta salto batzuk eman ditugu. Hemendik atera eta zuzenean Suedia aldera egin dugu. Bidean ez dago azkar joaterik elur asko dago-eta. Suediara sartu orduko elur maila igo da eta bide osoan izan dugu lagun.
Bide ertzean, gasolindegi batean gelditu gara bazkaltzeko eta mahaiako elurra palarekin kendu behar izan dugu. Arratsaldean nahiko berandu iritsi gara Skellefteara eta hemen aurkitu dugu aterpetxea afaldu eta lo egiteko. Bihar goiz jaikiko gara Estokolmora iristeko.

Abel

Abel 2012-03-22 07:27 #1

Aupa, Alberto eta konpainia!
Ibiltarixok ibiltari zabizte, gero! Paraje edarrak ikusten dia argazkixetan. Reportaje polittak egin dittuzue eta estimatzen dia hamendik...
Hotz galanta sumatzen jatzue hamendik ere, baiƱa trankil, udaberrixa etorri jaku eta laster zerate eguzki epeletan!
Animo, eta laster arte!
Irrintzi bat Euskal Herritik Laponiara! Goraintziak Mutrikutik Suediara!

Alber

Alber 2012-03-22 07:35 #2

Aupa Abel, estimatuta jaozak hire animoak. maletak prestatzen aireportura joateko baina 800 Km aurretik jauzkagu. Laster arte.

besarkada bat

antzuola

antzuola 2012-03-22 08:37 #3

Kaixo Albet.

Gauero gure txoko txiki hontatik konektatzen gara.

Hemendik dana haundi, ikusgarria , ikaragarria, iruditzen zaigu bidaia,baina badakigu momentu gogorrak ere izango dituzula, hotza.......eta habar......dena den EUTSI GOGOR eta segi bidaiaz disfrutatzen eta guri irudi eder hauek ikusteko aukera ematen.

Besarkada haundi bat

Kalebarrengo_txikito

Kalebarrengo_txikito 2012-03-22 16:50 #4

...hemen udaberrixa etorri berri, ta hor berriz...
...hori dok hotza hori!!!!!!!!!!!!!!!!!
belaunetaraƱoko kaltzontzilo luziak jarri biher...ez??

Utzi iruzkina: