Beasain-Ataun-Lareo-Enirio-Beasain mendi bizikletaz

Alberto Ibiltarixanak | 2012-05-08 00:22
1

 Joan den larunbatean, maiatzak 5, mendi bizikletaz egin genuen ibilaldi eder hau. Martinen deia jaso bezain pronto, prest nengoen Beasaingo lagunekin irteteko eta goizeko 9:00etan hasi ginen. Atzokoan zazpi lagun elkartu ginen: Martin, Eliseo, Gabi, Alfonso, Jauntxo, Joxe eta ni. Beasaindik abiatu ginen Lazkaora, bidegorrian zehar, eta handik, Ataunera errekaz bestalde dagoen bidezidor ikusgarritik.

Ataun San Gregorion bidezidorretik irten eta Ergoiena auzora eta handik aldapan gora Aia auzotik zehar Urkillagara. Gero pistaz Lareoko urtegira. Beste alderaino zeharkatu eta hango zubitxoa pasa ondoren igoera berriz Enirioraino. Paraje ederra da hau, Aralarko gehienak bezala. Gero Jentilarri izeneko trikuharria ikusi genuen. Gure arbasoen aztarnak zutik diraute oraindik paraje hauetan.

Artzainak dira inguru hauen zaindari eta artzain txabolak betetzen hasiak dira dagoeneko. Atzo bertan gora zihoazen artaldeak pasa genituen. Negua behean igaro ondoren, eguraldia goxatzen hasi denean, ardiak gora eramaten dituzte. Artzain gazteak ere asko ziren. Artalde bakoitzean artzain nagusiarekin beste bi edo hiru gazte zihoazen eta horrek adierazten du urteetan jarraituko duela usadioak. Soka ez da eten eta, gazteak tarteko, ez da erraz etengo. Bejondeiela!

k2

k2 2012-05-24 00:00 #1

<em>Egia diozu, paraje ederrak daude inguruan urrutira joan gabe.</em><br />


Utzi iruzkina: