Ruta de la Plata
Azaroan egin nuen ibilbide hau bizikletaz. Sevillan hasi eta Gijonera iristea zen nire asmoa, baina Leon izan zen helmuga. Iñaki izan nuen bidelagun eta biok partekatu genituen pedalkadak zein bizipenak Salamancara arte. Ibilbidea ez da oso zaila baina egunean ehun kilometro inguru egiten genituen eta azkenerako ibilbidea luzea bihurtzen zen.
De Ruta de la Plata |
Sevilla-Guillena. Aireportura iritsi eguerdian, bizikletak prestatu eta abiatu: 28 Km.
De Ruta de la Plata Guillena-Monesterio. Ibilbide luzea eta errepidez gehiena: 100 Km.
De Ruta de la Plata
Monesterio-Merida. Etapa luzea, baina desnibel gutxikoa: 105 Km.
De Ruta de la Plata Merida-Caceres. Etapa politena agian, arte edo artelatzez jositako lursailetan: 75 Km.
Caceres-Plasencia. Extremadurako hiri eder hauek elkartzen dituen ibilbide lasaia: 83 Km.
Plasencia-Bejar. Etapa gogorra eguraldiagatik. Hasi eta bukatu euritan egin genuen: 64 Km.
Bejar-Salamanca-Zamora. Lehen zatian, 82 Km. egin ondoren, Iñakik etxerako bidea hartu zuen eta nik aurrera egin nuen Zamorara arte: 147 Km.
Zamora-Leon. Etapa luzeena eta Benaventetik aurrera euripean: 150 Km.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: