Bidegoian zehar

Alberto Ibiltarixanak | 2009-10-12 20:22

Aspaldiko partez asteburuan bizikletak hartu ditugu biok. Eta aitzaki horrekin Bidegoian herriko Iriarte jauregian izan gara, oraintsu hotel bihurtu berrian. ingurua aparta da, Ernio mendiaren magalean, Bidania herriaren gainean. Jauregia XIX. mendekoa da eta, berriztatu ondoren, 2009ko ekainean ireki dute.



Ongi etorria eta harrera Ibanek egin zigun. Bere arbasoena izandako jauregiaren ezaugarriak eta eraberritze-prozesua azaldu zigun. Etxearen dekorazioa eta ingurua deskribatzen ez naiz hasiko. Bakarrik esango dut argazkietan ez dela edertasun guztia ikusten. Hala ere, ingurua da gehien gustatu zaidana. Afaldu ere gustura egin genuen eta hurrengo goizean, gosari eder bat egin ondoren bizikletak hartu eta inguruak ezagutzera abiatu ginen: Bidania, Goiatz, Urraki, Azpeitia eta Errexil. Bide aldapatsuak izan arren, erreka soinuaz eta inguruko paisajeaz gozatuz errazago egin genuen ibilbidea. Errexilera iristear geundela lepazuri bat aurkitu genuen bide baztarrean autoren batek hil berri.



Errexiletik gorakoa gehiago kostatu zitzaion Pakeri baina, hala ere, nik uste baino lehenago igo zuen.


Utzi iruzkina: