Bardeetan zehar bizikletan

Alberto Ibiltarixanak | 2009-05-12 01:25
2

Aurreko astean Igualadako BTT Mancomunitat-eko gure lagun katalanen deia jaso genuen Bardeak bizikletaz zeharkatzeko. Larunbat arratsaldean elkartu ginen Yugo monastegiko aterpetxean. Afari eder bat eskaini ziguten Manolo eta Mertxek hurrengo eguna indarrez ekiteko. Afalostean ez ziren falta izan cava botilak eta nafar batzuei esker jota bikainak entzun genituen. Umore onean eman genion amaiera egunari. Gauean zaparrada ederrak bota zituen.

Goizean goiz jaiki ginen eta gosaldu ondoren 9:00etan martxan hasi ginen. Bi taldetan banatu ginen: mutilak ibilaldi luzea egiteko eta neskak motzagoa. Gizonezkoen taldea Argedasera jaitsi ginen bertako txirrindulariekin ateratzen baikinen.
Argedaseko Txirrindulari Elkarteko talde bat izan genuen laguntzaile eta gidari. Guztira ia 40 lagun ginen ibilaldi hasieran. Neskak berriz, 10eko taldean, beste ibilaldi bat egitera atera ziren.

Bezperako zaparradei esker lokatza dezente aurkitu genuen eta ibilbidean hainbat aldaketa egin behar izan genuen. Hala ere, ibilbide polita egin genuen Bardeetako basamortuan. Castildetierran argazkia atera eta Rallon mendia igo genuen. Gainetik ikusten den ikuspegi ederrak txundituta utzi zituen katalanak.

Rallon gaineko sapaldari itzuli bat eman eta Rallongo sakonean zehar Peñaflor gaztelu aldera jo genuen bidezidor ikusgarriak zeharkatuz. Eskerrak gidari onak genituela bestela ez genuen asmatuko nondik nora joan. Chesco, Migel, Julian eta hauen lagunei esker azkarrago heldu ginen Yugo-ko aterpetxera. Guztira 60 km. inguru ibili ginen.

Emakumeak, Marisa eta Jesus gidari zutela, Castildetierra izeneko monumentu ezagunena ikusi eta militarren kanpamendua inguratu zuten, Argedasetik zehar berriz aterpetxera iristeko. Gidatzeaz aparte informazio geologiko eta historiko ugari eskaini zien.

Denok batera samar iritsi ginen 14:00ak alderako. Dutxatu ondoren ogitarteko ederrak jan eta etxerantzako bidea hartu genuen, haiek Kataluiniara eta guk Euskal Herrira.

Barçaren aldeko oihuak baino Athletic-en aldekoak gehiago entzun ziren eta garbi utzi genien asteazkenean nork irabazi behar zuen. Beranduago ere izango zuten aukera Liga eta Champions-eko garaipenak ospatzeko.

Pake

Pake 2009-05-14 15:04 #1

Moltes gràcies a tots. Gràcies a Martí per la bona organicaciò, al president i al secretari també.Visca la Mancomunitat, visca el Barça, pero sobre tot Visca el Atleti!!

Amaia

Amaia 2009-05-28 21:57 #2

Kaixo, Alberto:

Amaia naiz Herriotik. Ekainak 3an ez dago lekurik kultur etxean. Diapo emanldia ekainak 2ra pasa nahi dugu. Korreora idatzi dizut baina ez dut erantzunik jaso. Mesedez idatzi herriora eta esan ea posible duzun emanldia asteartera pasatzea. Bide batez esaidazu emanaldiaren izenburua karteletan-eta jartzeko. Mila esker eta gabon.

Amaia

Utzi iruzkina: