Bizikletan eta piraguan

Alberto Ibiltarixanak | 2008-10-05 22:07
3

Larunbatean 9:30etan puntuan iritsi ziren Oriora Haritz eta Asier elorrixokoak. Handik lasterrera Hodei etorri zen. Gozaldu, bizikletak prestatu eta 10:30ak aldera abiatu ginen ibilbidea egitera. Hasi eta berehala bizikleta aldatu beharra izan nuen. Aurreko igandean eman nion tratuak ez zion mesederik egin eta kanbio ez dabil ondo.

Oriotik Zarauzko kanpinera igo genuen, handik beheko kanpinera Mollarriko zelaitik Talaimendi bidetik zehar, Santio bidea jarraituz. Lur-jauzi baten ondorioz bidea hondatuta dago eta oreka galdu ostean arrastada ederra hartu nuen. Errepidea gurutzatuz Astira eta Zarautz zeharkatuz Bista Alegren gora Santarba ermita ingurutik Getariako bidera. Gero Santio bidea hartu eta Askizura iritsi ginen. Askizutik Oriorako itzulera beste bide batetik egin genuen GRa jarraituz, Abeta, Garate gaina, Bista Alegre, Zarautz, Abendaño, Arizia sagardotegia zeharkatuz, Aiako bidera jo eta hemendik Iturraran, Agorregi eta Errotatik Oriora. Guztira 40 Km. inguruko ibilbide polita bezain gogorra.

Elorrixoko gazteak indartsu etorri ziren eta Hodeik eta nik nahiko lan izan genuen haien erritmoari eusten. Biok ere katarro ederra genuelako bestela hala utziko genielakoan. Oriora iristean dutxa eder bat hartu eta berehala bazkaltzera Altxerrira, galdutako indarrak berreskuratzera.

Bazkal ondoren, itsas gora zegoenez piraguan ibiltzeko aukera ez genuen alferrik galdu.

Errebantxarako aukera polita genuen Elorrixoko parea uretara botata baina azkenean barkatu egin genien eta Asierrek eta Haritzek urperatu gabe ibiltzea lortu zuten Hodei monitore zutelarik. Egun ederra eta konpletoa pasa genuen eta beste batean Bizkaia aldean errebantxa jokatzekotan gelditu ginen.

Haritz

Haritz 2008-10-06 12:57 #1

Ondo ederto ibili ginen, egune ederra eta ingurue ondiño ederraue. Zuen katarruena eskusa bat zala pentzau neban, baña pasau doten astie ikusitte sinistu ein biherko da: Eztule, mokuek, buruko miñe....
Hurrengue Durangaldien.
Haritz

errotatxo

errotatxo 2009-04-30 00:35 #2

aspaldi ixilik zabiz, ze pasatzen da?

Alber

Alber 2009-04-30 16:17 #3

Ixilik baino alpertuta. Geldi ez dago ibiltarixa baina kontatzeko orduan alpertuta nabil. Ea asteburu honetan hasten naizen ibilaldi berriak kontatzen. Hala ere ez nago ziur inori interesatuko zaizkion nire ibilaldixak.

Utzi iruzkina: