Jaca inguruan triatloia

Alberto Ibiltarixanak | 2015-10-07 00:00

ibiltarixanak 1459946604033

Gaur Jacan zehar ibili gara Leire eta biok. Atzo joan ginen baina eguraldi petrala egiten zuenez gaur atera gara, goizean goiz, mendi aldera, Pic des Moines igotzeko asmoarekin. Astunen utzi autoa eta ekin diogu aldapaz gorakoari. Gaueko eurien arrastoak ez dira desagertu. Ura indartsu dator mendian behera eta lainoak ere uraren atzetik doazela dirudi.

Uste baino lehen iritsi gara Escalar ibonera. Ezker aldetik inguratu eta iparraldeko Moines lepoan egin dugu atsedentxoa. Midi d'Ossau mendia aurrez aurre ikusiko dugulakoan baina lainoak galerazten digu. Gorantz jarraitu dugu eta laster batean iritsi gara azken lepora. Hamar minutuan gailurrean gaudelakoan, baina lurra bustia eta labankorra dagoenez beste baterako utzi dugu. Nolanahi ere, gailurretik ezin da askorik ikusi eta ez digu pena handirik eman. Askotan esaten dudan bezala, gailurra hor egongo da hurrengoan ere. Ea gu iristen garen berriz.

Beherakoan lainoak bertan jarraitzen du eta Midi ikusi gabe jaitsi gara. Ibilbidea guk uste baino azkarrago egin dugunez, Jacara jaitsi eta bizikletaz joan gara, Garcipolleran zehar, bidea bukaera arte. Itzulera azkarrago egin dugu eta gosea piztu zaigunez bazkaltzeko parada hartu dugu. Atzo bezala, La casa de la montaña izan da gure jantokia. Horrela, eguneko platerkada ederraren bueltan triatloia burutu dugu.


Utzi iruzkina: