Urriaren 23an Morura mendi irteera

Urriaren 23an Morura mendi irteera Guraso kontseilua | 2016-10-11 09:51

Urriaren 23an Morura mendi irteera

Iraileko mendi irteeran trena hartu eta Debara joan ginen Kalbariora igotzeko. Hauteskunde eguna izan arren, ume eta guraso mordoxka elkartu ginen. Goikoa gailurreko argazkia duzue.

Urriko mendi irteera 23an izango da. Elgoibartik irten gabe, Moruko gailurrera igoko gara (458 m.). Aitzakiarik ez duzue ez etortzeko. Anima zaitezte, mendiaz, familiaz eta lagunarte bikainaz gozatzeko aukera paregabea baita.

Al monte en familia: Guraso Kontseilua, la asociación Kalamua y Morkaiko han organizado para el 23 de octubre una salida a Moru. ¡Animaos!