Maiatzak 6 Balerdi

mintzmenditaldea 1456151594942 Mintzakide Mendi Taldea | 2012-04-25 09:23


(Sakatu irudian kartela jaisteko,inprimatzeko,ikusteko.....)

Balerdi edo Mallozar Aralarko Malloetako mendi bat da, 1195 metro garai. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan dago, nahiz eta zehazki mendi honen gailurra Nafarroaren barnean metro eskas batzuengatik egon. Urreako Haitza mendiaren alboan dago.

Balerdi da Aralarko Malloetako mendirik adierazgarrienetakoa, altuena ez bada ere, batez ere Araitz haranaz gain erakusten duen itxura bikain eta ikusgarria dela eta. (Albaro eta Rosa)

Fitxategi:Malloetako tontorrak.jpg

(sakatu irudian tontorrak urbilago ikusteko)

Igotzeko ohiko lekuak hauexek ditugu:

Azkarate (Araitz): 2 ordu.Gaintza (Araitz): 2 ordu.Amezketa: 2 ordu eta erdi.

Ez ahaztu, maiatzak 6an goizeko 8.15etan Korralillosen eta gure hurrengo txangoa, maiatzak 20, Irubelakaxkoa eta Gorramendi.

Zatoz gurekin!



Utzi iruzkina: