Ikasturteari hasiera emateko,datorren igandean mendira!Beraz, atera zauzue mendiko equipoak, prestatu zeure hamarretakoak eta bazkari gozoak eta topa dezagun betiko tokian goizeko bederatzietan puntu puntuan, mesedez.
" title="">Iratiko basoa Europako pagadi eta izeidi handienetakoa da, eta kontserbazioaz ari garela, onenen artekoa da. Guztira 17.000 hektarea ditu, eta landarediaren eta faunaren kalitatea eta kontserbazio egoera medio, Nafarroako eremu gomendagarrienetakoa da. Iratiko basoan ibilbide ugari dago, baina interesgarri eta bitxienetakoa Irabiako urtegia inguratzen duena da. Oihanaren bihotzean dago ur gardeneko urtegi eder hori. Orreagatik abiapuntura heltzeko, hots, urtegiko dikera heltzeko, bidea hegoalderantz hartu behar da, eta Auritz igaro ostean, ezkerrera hartu Garraldarantz, Aribera heldu arte. Han, Orbaizetarako bidea hartu behar da, eta herria igaro ostean, arma lantegira iritsi aurretik, Arrazolara bidean eskuinera hartu, Irabiako urtegirantz. Arrazolatik, jada basoan gaudela, larreak eta pagadi sarriak zeharkatuko ditugu 7 kilometroz, urtegiko dikera iritsi aurretik. Proposatzen dugun ibilbideak urtegia inguratzen du; ezkerreko ertzetik hasten da, eta erloju orratzen aurkako noranzkoari jarraitzen dio. Dikea gurutzatu behar da, eta eskuinerantz, pagadi eta izeidien artetik urtegia inguratzen duen bidexka hartu. Giro ona badago, ur urdin eta freskoan baina gaitezke; baina betiere, ur ertzetik asko urrundu gabe. Ordubete inguruz ibili ostean, basetxera daraman zubira helduko gara, eta metro batzuk igaro ostean, Arrazola eta Elurretako Andre Maria lotzen dituen baso pistara ematen du. Hor gaudela, bi aukera ditugu: eskuinetara hartuta, Elurretako Andre Mariara iritsiko gara (joan?etorria 7 km gehiago); ezkerrera hartuta, urtegiaren eskuineko ertza hartuko dugu, eta abiapuntura iritsiko gara. Lehenengo aukera luzeegia izan daiteke, bi orduz baino gehiagoz ibiltzeko asmorik ez badugu. Bigarren aukera hartzen badugu, bidean ordu erdi egin ondoren bidegurutze batera iritsiko gara; Egurgio ibaiaren gaineko zubia zeharkatu, eta ezkerrerantz jarraituko dugu abiapuntura iritsi arte. Iruzkinak Utzi iruzkina: Erabiltzaile izena Eposta Captcha Bidali
Iratiko basoa Europako pagadi eta izeidi handienetakoa da, eta kontserbazioaz ari garela, onenen artekoa da. Guztira 17.000 hektarea ditu, eta landarediaren eta faunaren kalitatea eta kontserbazio egoera medio, Nafarroako eremu gomendagarrienetakoa da. Iratiko basoan ibilbide ugari dago, baina interesgarri eta bitxienetakoa Irabiako urtegia inguratzen duena da. Oihanaren bihotzean dago ur gardeneko urtegi eder hori.
Orreagatik abiapuntura heltzeko, hots, urtegiko dikera heltzeko, bidea hegoalderantz hartu behar da, eta Auritz igaro ostean, ezkerrera hartu Garraldarantz, Aribera heldu arte. Han, Orbaizetarako bidea hartu behar da, eta herria igaro ostean, arma lantegira iritsi aurretik, Arrazolara bidean eskuinera hartu, Irabiako urtegirantz. Arrazolatik, jada basoan gaudela, larreak eta pagadi sarriak zeharkatuko ditugu 7 kilometroz, urtegiko dikera iritsi aurretik.
Proposatzen dugun ibilbideak urtegia inguratzen du; ezkerreko ertzetik hasten da, eta erloju orratzen aurkako noranzkoari jarraitzen dio. Dikea gurutzatu behar da, eta eskuinerantz, pagadi eta izeidien artetik urtegia inguratzen duen bidexka hartu. Giro ona badago, ur urdin eta freskoan baina gaitezke; baina betiere, ur ertzetik asko urrundu gabe.
Ordubete inguruz ibili ostean, basetxera daraman zubira helduko gara, eta metro batzuk igaro ostean, Arrazola eta Elurretako Andre Maria lotzen dituen baso pistara ematen du. Hor gaudela, bi aukera ditugu: eskuinetara hartuta, Elurretako Andre Mariara iritsiko gara (joan?etorria 7 km gehiago); ezkerrera hartuta, urtegiaren eskuineko ertza hartuko dugu, eta abiapuntura iritsiko gara. Lehenengo aukera luzeegia izan daiteke, bi orduz baino gehiagoz ibiltzeko asmorik ez badugu. Bigarren aukera hartzen badugu, bidean ordu erdi egin ondoren bidegurutze batera iritsiko gara; Egurgio ibaiaren gaineko zubia zeharkatu, eta ezkerrerantz jarraituko dugu abiapuntura iritsi arte.