2016ko Mendi irteeren egutegia

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2016-09-20 09:48
1

GKB 1474358196293

Ikasturte honetan ere elkarlanean jardungo dugu Ikastolako Guraso Kontseiluak, Herri Eskolako Kalamua guraso elkarteak eta Morkaiko Mendizale elkarteak, 2016/17 ikasturte honetan mendi-irteerak elkarrekin egiteko.
Familia giroan mendiaz gozatzeko, honako egutegi hau prestatu dugu:

  • Irailak 25: Kalbario (248 metro). Irteera Debatik (trenez).
  • Urriak 23: Moru (458 metro). Kalegoen Plazatik.
  • Azaroak 13: Aloña (434 metro). Arantzazutik.
  • Abenduak 4: Intxorta (743 metro). Elgeta Iturutzetik.
  • Urtarrilak 29: Gaintxipixa (636 metro). Mendarotik (trenez).
  • Otsailak 19: Xoxote (912 metro). Aittolatik.
  • Martxoak 12: Aitzorrotz (736 metro). Gatzagatik.
  • Apirilak 9: Kalamua (771 metro). Ixutik.
  • Maiatzak 13: Morkaiko Eguna. Kalegoen plazatik.

Igande honetan izango da lehen irteera, Kalbariora. Trenez Debara joango gara. Handik,  Deba eta itxasoa parez pare ditugularik, Kalbarioko ermitara igoko gara. Igande goiz eder bat pasatzeko plan paregabea proposatzen dizuegu.

  • Luzera:+/- 8,5 km.
  • Desnibela: +/- 250 m.
  • Irteera: 9:20 ko trena. Tren geltokian edo Toletxeko apeaderoan.

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezin izango dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da. Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan daitezke.

Al monte en familia: Guraso Kontseilua, la asociación Kalamua y Morkaiko han organizado una vez más un nuevo calendario para ir cada mes al monte en familia. La primera salida es este domingo al monte Kalbario desde Deba.