loreen artean loreena zein?

stikstak 1456152810536 Stikstak | 2007-07-30 12:54
1

“Loreen artean zein aukeratuko zenuke?”

Nik dudarik gabe “Bitxilorea” erantzungo nizuke.

“Zergatik?” galdetuko zenidake ondoren.

Eta nik hau erantzungo nizuke: “Loreen artean erregina ei dugu arrosa. Ederrena omen. Hala ere, niri lore harroa iruditu izan zait beti. Lepatentea. Ez dakit zergatik. Lore ponpoxoa. Eskuetan hartu eta apurtzeko beldurra sentitzen dut. Lore hauskorra nahiz eta defentsa gisa arantzak izan. Bere handitasunean apurtzeko errazegia. Zimeltzeko errazegia.

Bitxilorea aldiz, hain ederra izan ez arren, bizia, kementsua, alaia, mendizalea, arantzarik gabea, librea... Ez dakit. Azken finean, nik izan nahiko nukeen guztia...”

ane

ane 2007-07-31 01:24 #1

<p>zuk arantzarik behintzat ez daukazu nik dakidala, mendizalea ere bazara (garoa gustoko duzun aldetik..), bizia, kementsua, alaia eta irripartsua dudarik ez...errez jarri diazu... loreetan loreena....gaurkoan zu!!!</p>

<p>&nbsp;</p>

<p>muxu1</p>


Utzi iruzkina: